Laborategi Kliniko eta Biomedikoko Goi-Mailako Teknikaria
ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOABideoak
Lekukotzak
1. Zer da zure ustez, interesgarriena?
Batez ere ikasten duzuna mundu profesionalera zuzenduta dagoela eta lanera bideratutako ikuspegia bat ematen dizula. Laborategiko praktikak oso interesgarriak izan ziren eta ikasitakoa horretara bideratuta zegoen. Ez duzu sentitzen teoria bakarrik ikasten duzula.
2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?
Mikrobiologia, biokimika eta hematología dira laborategian gehien aplikatzen ditudan ikasgaiak.
3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?
Nire kasuan izugarrizko tranpolin bat izan da, heltzen ez zitzaidan notarengatik egin ezin nuen zerbait egitea ahalbidetu zidan; unibertsitatera sartzea. Medikuntza edo erizaintza ikasi nahi baduzu hau da egin dezakezun ziklorik onena. Zure ideia hori ez izan arren, ideia ona da ziklo hau ikastea, gaia gustatzen bazaizu, lana oso aberasgarria izan daiteke.
4. Sektorearen zein motatako enpresetan lan egiten duzu edo egin duzu? Zeintzuk izan dira edo dira zure betebeharrak? Kontaiguzu zure esperientzia.
1. Zer da zure ustez, interesgarriena?
Interesgarriena nire ustez, praktikak egin nituen lekua eta biokimikako irakasgaia izan ziren.
2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?
Biokimikako irakasgaia izan da niretzako baliagarriena. Nire lanean gehien aplikatu dudana.
3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?
Gomendatuko nuke oso praktikoa delako baina egia da gustatu egin behar zaizula eta kimika eta biologia zerbait ikasteko prest egotea.
4. Sektorearen zein motatako enpresetan lan egiten duzu edo egin duzu? Zeintzuk izan dira edo dira zure betebeharrak? Kontaiguzu zure esperientzia.
Batez ere ikerketa enpresetan lan egiten dugu, nik gaixotasunak ikertzen dituen enpresa batean lan egiten dut minbizia ikertuz. Egiten diren aktibitateak laborategi batean egiten direnak dira, tresneria teknikoarekin lan egiten dugu; probetekin, pipetekin, eta abar.
Irteera profesionalak
-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Laborategi Kliniko eta Biomedikoko Goi-Mailako Teknikaria tituluarekin, Osasun Zientzien eta Zientzien adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.
-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.
-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.
-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).
Ikasi duzun heziketa-zikloarekin lotutako gairen batean espezializatzeko ikastaro bat egin dezakezu. Zenbait hilabeteko iraupena izaten dute. "Gehiago jakiteko" atalean, Euskadin eta Espainian ematen diren espezializazio-ikastaroetarako esteka bat daukazu.
Intereseko webguneak
Goi Mailako Lanbide Heziketako tituluduna izanik, UPV/EHU-aren graduko ikasketetan lortzen diren baliozkotzeak
https://gestion-alumnos.ehu.es/pls/entrada/accw3020.htm
Non ikasten da ziklo hau Espainian?
https://www.educacion.gob.es/centros/buscar.do?shortcut=1&codaut=00&codprov=00&ssel_natur=0&comboniv=141&combofam=120106&textofamilia=SANIDAD&comboens=12210608&textoensenanza=Laboratorio%20Cl%ednico%20y%20Biom%e9dico
Euskadin profesionaltasun ziurtagirien gaineko informazioa
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/CE_FAMILIAS?LG=C&ML=FORMEN21&MS=Fea
Titulazio hori dutenekin kontratazioak egiten ari diren jakin nahi baduzu, sartu hemen:
https://www.empleate.gob.es/empleo/#/asistente/1
Ziklo hau bukatu duten pertsonen Euskadin laneratzearen gaineko informazioa
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/TP_MENU_PESTANIAS?LG=C&ML=ESTMEN1
 Euskadin irakasten diren  lanbide  heziketa zikloen ikastetxeak
https://ivac-eei.eus//upload/cf/documentos/158/lacb3_c.pdf
Heziketa-ziklo hau amaitu ondoren, hainbat lanbide-adarretako espezializazio-ikastaroak egin ditzakezu. Begira ezazu ikastaro bakoitzean sartzeko eskakizunen atalean sartuz.
https://www.todofp.es/que-estudiar/ciclos/curso-especializacion.html
Informazio hau erabilgarria izan zaizu?
Eskerrik asko zure balorazioagatik!