Bideoak
Lekukotzak
Josu Rozada
(Alumno)
1. Zer da zure ustez, interesgarriena?
Praktikak eta benetako bezeroekin lan egitea. Esku hartze eta ebaluazio ikasgaiak izan ziren niretzako interesgarrienak.
2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?
Esku hartze eta ebaluazio ikasgaiak, praktikarekin zerikusi handiena dutena.
3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?
Higienista bezala lan egin nahi baduzu garrantzitsua delako titulazioa izatea eta erabilgarria izatetik aparte asko ikasten den ziklo bat delako.
4. Sektorearen zein motatako enpresetan lan egiten duzu edo egin duzu? Zeintzuk izan dira edo dira zure betebeharrak? Kontaiguzu zure esperientzia.
Gehinetan frankizietan lan egiten da eta kasu batzuetan sektore publikoan higienista edo laguntzaile bezala.
Imanol Sanchez
(Alumno)
1. Zer da zure ustez, interesgarriena?
Niretzako interesgarriena gabineteetan praktikak egitea izan zen.
2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?
Batez ere esplorazio eta esku hartze ikasgaiak.
3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?
Ziklo interesgarri bat delako eta edukiak nahiko eramangarriak direlako.
4. Sektorearen zein motatako enpresetan lan egiten duzu edo egin duzu? Zeintzuk izan dira edo dira zure betebeharrak? Kontaiguzu zure esperientzia.
Klinika pribatuetan zein frankizietan lan egiten ohi dugu eta egin beharrak laguntzaile bezala edo higienista bezala izaten dira.
Irteera profesionalak
-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Ahoaren eta Hortzen Higienean Goi Mailako Teknikaria tituluarekin, Osasun Zientzien adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.
-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.
-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.
-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).
Intereseko webguneak
Goi Mailako Lanbide Heziketako tituluduna izanik, UPV/EHU-aren graduko ikasketetan lortzen diren baliozkotzeak
https://gestion-alumnos.ehu.es/pls/entrada/accw3020.htm
Non ikasten da ziklo hau Espainian?
https://www.educacion.gob.es/centros/buscar.do?shortcut=1&codaut=00&codprov=00&ssel_natur=0&comboniv=141&combofam=120106&textofamilia=SANIDAD&comboens=12210606&textoensenanza=Higiene%20Bucodental
Euskadin profesionaltasun ziurtagirien gaineko informazioa
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/CE_FAMILIAS?LG=C&ML=FORMEN21&MS=Fea
Titulazio hori dutenekin kontratazioak egiten ari diren jakin nahi baduzu, sartu hemen:
https://www.empleate.gob.es/empleo/#/asistente/1
Ziklo hau bukatu duten pertsonen Euskadin laneratzearen gaineko informazioa
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/TP_MENU_PESTANIAS?LG=C&ML=ESTMEN1
 Euskadin irakasten diren  lanbide  heziketa zikloen ikastetxeak
https://ivac-eei.eus//upload/cf/documentos/160/higb3_c.pdf
Informazio hau erabilgarria izan zaizu?
Eskerrik asko zure balorazioagatik!