FPBide
Ciclo Superior

Ortoprotesietako eta Laguntza-Produktuetako Goi-Mailako Teknikaria

ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Bideoak

Lekukotzak

Fernando Jiménez de Aberásturi Foronda Fernando Jiménez de Aberásturi Foronda (Profesor)

1. Zer da zuretzat zikloko interesgarriena?


Ziklo honetako interesgarriena itxuraz zerikusi gutxi duten bi munduen arteko uztarketa da: Osasuna eta objektuen fabrikazioari buruz ari naiz noski. 


2. Zein zikloko modulu edo eduki azpimarratuko zenuke bere garrantziagatik edo ikaslego lanbide formakuntzarako? 


Eduki konkretuak baino, garrantzitsuena eduki ezberdinak maila globalean bereganatzen dituzten proiektuen inguruan egindako lana izango litzateke. Kurtsoko lehen egunetik maila indibidualean zein taldean lan egiten da kasu patologiko zein psikosozial konkretuak aztertzeko eta eduki guztiak kontutan izanda ebazteko. 

3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau egitea?/ 


Ziklo hau ezgaitasun fisiko zien psikologikoa duten pertsonekin lan egin nahi duen pertsonentzako zuzendua dago. Lan hori ezgaitasun horiei aurre egiteko eta bizi kalitatea handitzean datza.  

4. Zein enpresetan lan egiten dute ziklo hau egiten dutenek eta zein lan mota egiten dute?


Normalean, ziklo hau ikasten dutenek ortopedietan lan egiten dute. Beraien lana, arazoei aurre egiteko modurik onena aholkatzea izaten da normalean. Produktu honetako asko katalogoen bitartez erosi daitezke eta beste batzuk aldiz neurrira egin behar dira. Honetatik aparte, langileak bezeroei produktuak nola erabili behar diren irakasten die.
 

Nieves Cano Nieves Cano (Alumna )

1. Zer da zuretzat zikloko interesgarriena?

Taldeka tailerrean egindako orduak gure burua frogan jartzen eta pentsatzen ez genituen abileziak deskubritzea. Ortopedia bateko tailerra esperientzia izugarria da. 


2. Zein zikloko modulu edo eduki azpimarratuko zenuke bere garrantziagatik edo
ikaslego lanbide formakuntzarako.


Dudarik gabe, nagusiki, biomekanika iruditzen zait ikasgai beharrezko bat eta ondoren psikosozial, anatomia eta fisiologia eta egunerokotasunean erabiltzen diren materialak. 

Gutxietsita dagoen zerbait gehituko nuen, diseinua. Ezinbesteko a da aurrean duguna identifikatzen ikastea edo pentsatzen dena sortzea.  


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau egitea?

Bentan gustatzen bazaizu eta ondo pasatzen baduzu, poztasun asko ematen dituen lana da, maila pertsonalean zein zerbitzua ematerakoan. Alternatiba anitz ematen ditu eta ondo datorkizunaren arabera aukera ezberdinak daude. 

4. Sektoretako zein motatako enpresetan lan egiten ari zara edo lan egin duzu? Zein lan
mota egiten ari zara edo egin duzu? .Kontatu zure esperientzia.

Niri hiritik kanpoko ortopedia batean lan egiten dut, batez ere produktuen fabrikazioan eta bezeroekin harremanetan. Urte betez lan egin ondoren, pixkanaka bezeroak eta lan pertsonalak gehitzen noa. Nire kabuz ikasten jarraitzen dut, jadanik ez dira nahikoak zikloan ikasitako ezagutzak, izan ere badakit ez dagoela zikloan ezagutza guztiak ikasteko denborarik. Gainera, bizitza guztian ikasten jarraitzea beharrezko den lanetariko bat da hau. 
 

Irteera profesionalak

-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Ortoprotesietako eta Laguntza-Produktuetako Goi-Mailako Teknikaria tituluarekin, Osasun Zientzia, Ingeniaritza eta Arkitektura adarreko graduekin izango duzu lehentasuna. Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.

-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.

-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.

-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).

 

Intereseko webguneak

Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.