FPBide
Ciclo Medio

Farmaziako eta Parafarmaziako Teknikaria

ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Bideoak

Lekukotzak

Amaia Perez Uribarrena Amaia Perez Uribarrena (Profesora)

1. Zer da zure ustez, interesgarriena? 

Tailerrean modu praktikoan egiten dutela lan (farmazia bulego baten antzera) produktu farmazeutiko ugarirekin, farmazien kudeatze programa berdintsuekin eta laborategiko praktika askorekin.


2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?

Denak dute garrantzia, baina batzuk aipatze aldera; produktu farmazeutikoen dispentsazioa, farmazia bulegoa, formulazio magistrala eta osasunaren promozioa.

3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?

Farmazia bulegoko ingurugiroa nahiko atsegina eta erlaxatua delako.
Atsegingarria da bezeroei osasun aholkuak ematea, gainera beti dator ondo osasunean ikaskuntza bat izatea. 

4. Ze motatako enpresetan lan egiten dute ziklo hau ikasi dutenek, eta zein da beraien zeregina?

Farmazia bulegoetan, ospitaletako farmaziak eta biltegi farmazeutikoak.

Fatima Menobar Aklhos Fatima Menobar Aklhos (Alumna)

1. Zer da zure ustez, interesgarriena? 

Ziklo oso interesgarria izan da, batez ere, kasu praktikoak egiterakoan. Farmaziaren bulegoarekin harremandutakoa ere gustatu zait, konkretuki zaborren kudeaketan. 


2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk bereiztuko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?


Ikasgai honek bereiztuko nituzke:

Osasunaren sustapena, Farmazia eta Parafarmazia produktuen Banaketa eta Poduktuen Banaketa eta Salmenta: batez ere bezeroarekin duen harremana.

3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?

Aukera eta lan irtenbide asko zabaltzen dituen zikloa dela uste dut. 


4. Sektorearen zein motatako enpresetan lan egiten duzu edo egin duzu? Zeintzuk izan dira edo dira zure betebeharrak? Kontaiguzu zure esperientzia. 

 

Bi farmazietan lan egin dut.
Bezeroari arreta egiten eman dut nire denbora gehiena, garrantzitsuena eta gehien gustatu zaidana. 
Eskaeren arreta, SPD, errezeten kontrola, stoka eta iraungitze daten kontrol lanak egin ditut. 

Inma García Vazquez Inma García Vazquez (Profesora)

1. Zer da zure ustez, interesgarriena? 

Farmazia sektorearen aspektuak ikastea perspektiba ezberdinetatik eta komunitateari zerbitzuak eman ahal izatearen aukerak ikustea familiaren prozesu batzuk ulertzearekin batera. 

2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk bereiztuko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?


Nahiz eta zikloko ikasgai denak beharrezkoak izan Farmaziako produktuen dispentsazioa, Farmazia Bulegoa eta Salmentak dira ezinbestekoak Farmazia eta Parafarmaziako teknikaria izateko. 


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?


Etengabeko garapenean dagoen  farmaziaren Sektoreak eskaintzen dituen lan aukerengatik. Gainera komunitateari egiten dion zerbitzua balio gehigarri bat izango litzateke ikaskuntza prozesuan. 


4. Sektorearen zein motatako enpresetan lan egiten duzu edo egin duzu? Zeintzuk izan dira edo dira zure betebeharrak? Kontaiguzu zure esperientzia. 


Farmazia bulegoetan eta ospitaleetako farmazia (Basurto ospitalean), kliniketan eta egoitzetan. 
 

Jessica Fente Mejuto Jessica Fente Mejuto (Alumna)

1. Zer da zure ustez, interesgarriena? 

 

Bezeroei arreta ematearen inguruko edukiak izan dira interesgarrienak: Lagundu ahal izatea eta gomendioak ematea. Produktuen dispentsazioa eta arreta zuzena ematea. 

Sendagai ezberdinen propietateak ezagutzea ere oso interesgarria izan da. 

2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk bereiztuko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?


Farmazia eta Parafarmaziako produktuen dispentsazioa eta Laborategia (kimikako ezagutza).


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?


Lan irteera askoko ziklo bat da, eta gainera lan aukera anitzak ditu: Farmaziak, Ospitaleak, Parafarmaziak, egoitzak eta abar. Osasunaren familia gustatzen bazaizu aukera ona da denbora asko ez inbertitzeko. 


4. Sektorearen zein motatako enpresetan lan egiten duzu edo egin duzu? Zeintzuk izan dira edo dira zure betebeharrak? Kontaiguzu zure esperientzia. 


Enpresetan egiten diren praktiken ondoren, enpresa berdinean egin zidaten kontratua. Bi urte daramatzat. 

Egiten ditudan gauzak: eskaeren arrera, biltegien kudeaketa, Farmazia eta Parafarmazietako produktuen dispentsazioa. 

Farmazian sendagaien dispentsazioa egiten duen robota dago, nik robota kargatzen eta gordetzen dut. 

Josu Prieto Caballero Josu Prieto Caballero (Alumno)

1. Ziklotik zer da zuretzat interesgarriena? 

Jasotako hezkuntza eta ikasgaiak
Ikasgai guztiak dira interesgarriak eta atseginak. 
Irakasleen inguruan bakarrik esan ditzaket gauza onak, ez bakarrik erakusten dituzten gauzengatik, baita ikasgaietara adi egotea lortzeagatik. 

     
2. Zikloan ematen diren moduloak edo edukietatik zein azpimarratuko zenuke zure lan formakuntzarako? 


Ospitaleetako Farmaziaren testuinguruan “Laborategiko oinarrizko operazioak” eta “Formulazioa magistrala” dute pisu gehien.

Farmazia bulegoan “Farmaziako Produktuen Dispentsazioa” Parafarmaziako produktuen dispentsazioa” eta “Farmaziaren Bulegoak”.


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau egitea? 


Lan irteera altuengatik inolako dudarik gabe. Bi urtetan ziklo bat amaitu eta etengabe garatzen ari den lan mundo batean  asteko aukerak izateak ilusio asko ematen du eta gainera erabaki on bat izatearen froga da.  

4. Sektoretako zein motatako enpresetan lan egiten ari zara edo lan egin duzu? Zein lan mota egiten ari zara edo egin duzu? .Kontatu zure esperientzia. 


Ospitaleetako Farmazian lan egin dut bereziki, eginbehar desberdinekin: Kardex Produktuen dispentsazioa,eskaeren prestakuntza, sendagaien prestakuntza…

Esperientzia oso positiboa. Unitate honetatik ospitaleko sendagai guztiak irteten dira eta honek egiten du sendagai askorekin kontaktua izatea. Profesionalki garatzea ekartzen duen aukera bat da. 

Eskerrik asko.
 

Victor Pascual Barranco Victor Pascual Barranco (Profesor)

1. Ziklotik zer da zuretzat interesgarriena? 

Niretzako, interesgarria honako hau da: 

•Osasun zein ez osasun perspektibatik tratamendu globala eta pertsonalizatua emateko prestatzen zaitu bezeroen beharrei erantzuteko. 
•Prestakuntza teorikoa eta praktikoa eskaintzen da jakiteko eta egiten jakiteko. 
•Eduki anitzarekin, Farmaziaren barruan dauden mota ezberdineko atalen inguruko ikasgai ezberdinak ematen dira. 


2. Zikloan ematen diren moduluak edo edukietatik zein azpimarratuko zenuke bere garrantziagatik edo ikaslego lanbide formakuntzarako? 


Honako hauek azpimarratuko nituzke:

•Farmaziako produktuen dispentsazioa: Bezeroei begira, osasun mailan gehien prestatzen zaituen ikasgaia.
•Farmaziaren bulegoa: Denaren atzealdean gertatzen den guztiaren inguruko prestakuntza.
•Laborategiko oinarrizko operazioak eta Formulazio magistrala: sendagaiak sortzeko prestakuntza.
•Parafarmaziako produktuen salmenta eta dispentsazioa: sendagaiak ez diren produktuen inguruko prestakuntza. 


3. Zergaitik gomendatuko zenuke ziklo hau egitea? 

Honegatik gomendatuko nuke: 

•Iraupena, 2000 ordutan prestakuntza espezializatu batekin lan merkatuan lan egiteko aukera ematen dizulako. 

•Farmaziaren barruan egin behar ezberdinak egiteko abilezia ematea: arreta zuzena, eskaeren kudeaketa…

•Egoera zailetan dauden pertsonekin kontaktuan egotea eta laguntzea. 


4. Zein enpresetan lan egiten dute ziklo hau egiten dutenek eta zein lan mota egiten dute? 


Honetan lan egiten dute:

•Farmazietako Bulegoetan.
•Klinika pribatuen eta ospitaleen Farmazia zerbitzuan. 
•Parafarmaziak.
 

Irteera profesionalak

 -Beste erdi mailako prestakuntza ziklo berri bat egin dezakezu.

-Batxilergoa.

-Goi mailako ziklo batera pasatu, baina adi egon: Autonomia erkidego bakoitzak ezarri ditzake erdi mailako ziklotik goi mailako ziklora pasatzeko kupo eta baremoak. Euskadin, adibidez, sarbide-probarik gabe, goi mailako ziklo bat egin dezakezu, erdi mailako tituludunentzat plazen% 20 gordetzen direlako. Lehentasuna izango duzu hurrengo zikloetara sartzeko, kidetasun-mailaren arabera: 1. Kidetasuna: Laborategi Klinikoa eta Biomedikoa, Produktu Farmazeutikoak eta Antzekoak Fabrikatzea. 2. Kidetasuna: Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnosia, Ortoprotesia eta Laguntza-Produktuak, Protesi-Audiologia, Diagnosi-Irudia eta Medikuntza Nuklearra, Erradioterapia eta Dosimetria, Osasun-Dokumentazioa eta –Administrazioa, Hortz-Protesiak, Ahoaren eta Hortzen Higienea, Ingurugiro-Kimika (LOGSE). 3. Kidetasuna: Gainerako arloetako goi-mailako zikloak.

-2.edo 3.mailako profesionaltasun ziurtagiri bat ere egin dezakezu.

Informazio gehiago

Intereseko webguneak

Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.