FPBide
Ciclo Superior

Ingurumen-Kimikako Goi-Mailako Teknikaria (LOGSE)

ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Bideoak

Lekukotzak

Alberto Liquete Alberto Liquete (Profesor)

1. Zer da zuretzat zikloko interesgarriena?


Aldakortasuna. Industriaren hiru atal nagusi hauek garatuko dituzten balio anitzeko profesionalak prestatzen ditu: ingurugiroa, arrisku profesionalen prebentzioa eta kalitatea. Hau da zikloaren indarra.  


2. Zein zikloko modulu edo eduki azpimarratuko zenuke bere garrantziagatik edo ikasleriaren lanbide prestakuntzarako? 


Denak du garrantzia eta parte bakoitzak harremana du besteekin osotasuna lortu arte. Ezin dugu ikusi prestakuntza uhartedi bateko irla bat bezala. Garrantzitsuena uhartedia da bere osotasunean. Ez da bakarrik garrantzitsua kimika, ingelesa eta Lan prestakuntza eta orientazioa baizik. Ezin dugu hezkuntza ikasgaien garrantziaren arabera mailakatu. 

3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau egitea?


Gaur egun agertzen ari diren gaiak eta etorkizun hurbila dela eta ziklo erakargarri bat da. Gizakia, enpresa eta pertsonak modu orokor batean lantzen duten gaiak dira. Pena bat da orain arte enpresa buruek profesional hauek ez erabiltzea. Izan ere arlo normatiboan eta kudeatze lanak erraztu eta egin ditzakete, enpresa buruari behar horietaz libratuz.  

Beste alde batetik ziklo hau erakusten duten irakasleak oso pertsona prestatuak dira eta horrek beraien mezua indartzen du.  

3. Zein enpresetan lan egiten dute ziklo hau egiten dutenek eta zein lan mota egiten dute?


Gure ikasleak hartzen dituzten enpresak kimika sektorekoak dira eta orokorrean laborategian kokatzen dira bai ur, zabor eta bestelakoetan analisiak eginez, nahiz eta ikasleen ahalmenak handiagoak izan eta enpresa buruak ez erabili. 

Lorea Azkona Lorea Azkona (Alumna)

1. Zer da zuretzat zikloko interesgarriena?


Uste dut zikloa oso interesgarria dela ezagutza asko eskaintzen dituelako ingurugiroarekiko. Ez da bertan bakarrik zaborraren kudeaketa eta tratamendua erakusten baizik eta baita zabor horren gutxitzea, ingurugiro babes neurriak hartzera eta ingurugiroaren mantentze lan orokorrak egitea (urarena, arnasten dugun airearena, eta abar. 


2. Zein zikloko modulu edo eduki azpimarratuko zenuke bere garrantziagatik edo ikasleriaren lanbide prestakuntzarako.


Uste dut uraren garbiketa, atmosferara botatzen diren isurien kontrola, eta zaborren kontrola direla ikasgai garrantzitsuenak , profesional bezala prestatzeko. 


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau egitea?


Zikloak edozein pertsonak jakin beharko lituzkeen gauzak irakasten ditu. Garrantzitsua da kontzientzia izatea ingurugiroaren kudeaketa txar baten ondorioak. Azken finean, denok bizi garen testuingurua da eta beharrezkoa da bizitza hobeago bat izateko.  


4. Sektoretako zein motatako enpresetan lan egiten ari zara edo lan egin duzu? 


Kontatu zure esperientzia.

Nire esperientzia profesionalari dagokionez, inoiz ez dut lan egin ingurugiro kimikarekin harremana duen enpresa batean. Orain arte, turismoan eta urregintza sektorean lan egin dut. Sektore hauek interesgarriak izan arren, nolabait, ingurugiro kimika arloan prestakuntza izaten jarraitu nahi dut. Izan ere gai oso interesgarria da. 

Irteera profesionalak

-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Ingurugiro Kimikan Goi Mailako Teknikari tituluarekin, Zientzia, Ingeniaritza eta Arkitektura adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.

 

-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.

-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.

 -Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).

 

Intereseko webguneak

Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.