Ontzi eta Itsasontzien Makineria Zainketa Antolatzeko Goi-Mailako Teknikaria
ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOABideoak
Lekukotzak
Aitor Fernandez
(Profesor)
1. Zer da zure ustez, interesgarriena?
Ziklo honetan ematen diren ezagutza eta titulu guztiak zuzenean aplikatu daitezkeela enpresetan eta mantentze lanetan.
2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?
Ikasgai nagusiak honako hauek dira: hotza, elektrizitatea, motorrak, hidraulika eta automatismoak; Ingelesa ere azpimarragarria da itsasontzietan lan egin nahi ezkero, bertan dauden atzerritar langileekin komunikatzeko. Izan ere, ingelesa da kasu horietarako erabiltzen den hizkuntza.
3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?
Itsas eta arrantza munduko ezagutza handi batzuk hartzen dituzulako eta lurrean egiten diren lanetan ere aplikatu daitekeelako.
4. Ze motatako enpresetan lan egiten dute ziklo hau ikasi dutenek, eta zein da beraien zeregina?
Ikasleen portzentaje handi bat atun-itsasontzietan lan egiteko aukeratuak izaten dira. Bertan kargu ezberdinak izaten dituzte barkuaren tamainaren eta esperientziaren arabera.
Carlos Muneta Larrumbe
(Profesor)
1. Zer da zure ustez, interesgarriena?
Oinarrizko moduluak ziklo profesionalarekin modu egokian sintonizatuta daude. Gainera modulu transbersalek aberastu egiten dute praktikekin eta ekipoen simulazioarekin batera.
2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?
Makinei buruko zikloei buruz, ahalmen eta ezagutza ezberdinak hartzera zuzenduta dago; motorren mantentze lanak, mekanizatuan formazioa, elektrizitatea, hotz eta girotze automatismoak eta modulu transbertsalak.
3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?
Lana burutzeko beharrezkoak diren ezagutzak emateaz gain ikasleari beste mota bateko egoerei aurre egiteko gaitasunak ematen dizkio: unibertsitatera sartzea, beste arlo batzuetan lan egiteko beharrezko ezagutza informatikoa eta abar.
4. Ze motatako enpresetan lan egiten dute ziklo hau ikasi dutenek, eta zein da beraien zeregina?
Arratza eta nautika sektoreetatik aparte, ikasketak behin amaituta, industria teknologiakoan lan egiteko gaitasuna izango dute bai mantentze lanetan zein konponketan. Postu horretan lan egiteko, ezinbestekoa da teknologiak ezagutzea, mantentze lanetan, produkzioan, logistikan eta abarretan lan egiteko.
Oinatz Sanz Perez
(Exalumno)
1. Zer da zure ustez, interesgarriena?
La asignatura más interesante me resulta la de Frio.
Hotzari buruzko irakasgaia da niretzako garrantzitsuena.
2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk bereiztuko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?
Honako hauek dira: Propultsioa, Hotz-beroa, elektrizitatea, motorrak, hidraulika eta pneumatika (automatismoak); Azpimarragarria da ere komunikaziorako ingelesaren ikasgaia eta istripu bat egotekotan zer nola jokatzen ikasteko osasun arretaren modulua.
3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?
Kurtson honek itsasontzi batean sartu aurretik ikasi beharreko ezagutzak ikasteko aukera ematen dizkizulako gomendatuko nuke.
4. Sektorearen zein motatako enpresetan lan egiten duzu edo egin duzu? Zeintzuk izan dira edo dira zure betebeharrak? Kontaiguzu zure esperientzia.
Pertsonalki kontserbara batean lan egin dut, makineria eguneratua mantentzearen zereginarekin eta esterilizazioaren autoklabeen arduradun bezala.
Irteera profesionalak
-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Ontzi eta Itsasontzien Makineria Zainketa Antolatzeko Goi-Mailako Teknikaria tituluarekin, Ingeniaritza eta Arkitektura adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.
-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.
-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.
-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).
Intereseko webguneak
Goi Mailako Lanbide Heziketako tituluduna izanik, UPV/EHU-aren graduko ikasketetan lortzen diren baliozkotzeak
https://gestion-alumnos.ehu.es/pls/entrada/accw3020.htm
Non ikasten da ziklo hau Espainian?
https://www.educacion.gob.es/centros/buscar.do?shortcut=1&codaut=00&codprov=00&ssel_natur=0&comboniv=141&combofam=120102&textofamilia=MAR%cdTIMO-PESQUERA&comboens=12210203&textoensenanza=Organizaci%f3n%20del%20Mantenimiento%20de%20Maquinaria%20de%20Buques%20y%20Embarcaciones
Euskadin profesionaltasun ziurtagirien gaineko informazioa
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/CE_FAMILIAS?LG=C&ML=FORMEN21&MS=Fea
Titulazio hori dutenekin kontratazioak egiten ari diren jakin nahi baduzu, sartu hemen:
https://www.empleate.gob.es/empleo/#/asistente/1
Ziklo hau bukatu duten pertsonen Euskadin laneratzearen gaineko informazioa
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/TP_MENU_PESTANIAS?LG=C&ML=ESTMEN1
 Euskadin irakasten diren  lanbide  heziketa zikloen ikastetxeak
https://ivac-eei.eus//upload/cf/documentos/148/ommb3_c.pdf
Informazio hau erabilgarria izan zaizu?
Eskerrik asko zure balorazioagatik!