FPBide
Ciclo Medio

Itsasertzeko Nabigazioko eta Arrantzako Teknikaria

ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Bideoak

Lekukotzak

Juan Goitia Renteria Juan Goitia Renteria (Profesor )

1. Zer da zure ustez, interesgarriena? 

Ziklo honek benetako lanbide irteera bat eskaintzen du alturako arrantza sektorean eta famili bereko ziklo nagusietara sartzeko aukera ere zabaltzen du. Aukerak handitu egiten dira erlazioa duten beste lanbide batzuetara sartzeko aukera ematen duelako: aseguruak, Nautikako bulegoak, ertzaintzan eta abar.

2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?

Nabigazioa eta komunikazioak eta Alturako arrantza eta guardia prozedura bereizten ditut praktikoenak direlako. Ikasleak bere etorkizuneko lana egiten ikasten du. 


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?

Hemen, lan merkatuan eskatzen diren lanak egiten ikasten da. Gainera, zikloa dibertigarria izaten da ikasleentzat. 

4. Ze motatako enpresetan lan egiten dute ziklo hau ikasi dutenek, eta zein da beraien zeregina?

Batez ere, itsasoan lan egiteko bideratzen da jende gehiena eta aukera ezberdinak daude: Alturako arrantza itsasontzietan, Yateak, Beleroak, atun-ontziak, Nautikako akademiak, Feriak, eta abar. 

 


 

Irteera profesionalak

 -Beste erdi mailako prestakuntza ziklo berri bat egin dezakezu.

-Batxilergoa.

-Goi mailako ziklo batera pasatu, baina adi egon: Autonomia erkidego bakoitzak ezarri ditzake erdi mailako ziklotik goi mailako ziklora pasatzeko kupo eta baremoak. Euskadin, adibidez, sarbide-probarik gabe, goi mailako ziklo bat egin dezakezu, erdi mailako tituludunentzat plazen% 20 gordetzen direlako. Lehentasuna izango duzu hurrengo zikloetara sartzeko, kidetasun-mailaren arabera: 1. Kidetasuna: Itsas Garraioa eta Alturako Arrantza. 2. Kidetasuna:  Itsasontzien eta Ontzien Makineria Mantentzeko Lanak Antolatzea, Akuikultura. 3. Kidetasuna: Gainerako arloetako goi-mailako zikloak.

-2.edo 3.mailako profesionaltasun ziurtagiri bat ere egin dezakezu.

Informazio gehiago

Intereseko webguneak

Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.