FPBide
Ciclo Superior

Mekatronika Industrialeko Goi-Mailako Teknikaria

ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Bideoak

Lekukotzak

Jose Luis Vicente Jose Luis Vicente (Alumno)

1. Zer da zure ustez, interesgarriena? 

Irakasgai anitzen kopurua eta beraien artean nola funtzionatzen duten. 

2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?

Tailer batekin zein bertan erabiltzen diren tresneriarekin ohitzeko, sistema mekanikoen irakasgaia. Bestalde, elektrizitate, pneumatiko eta sistemen integrapena, makineria zein ekipo gehiengoak nola funtzionatzen duten ikasteko balioko dizu.

3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?

Eduki aldetik, sektorearentzat garrantzitsuak diren oinarri sendoak ematen dituen ziklo bat da. 


4. Sektorearen zein motatako enpresetan lan egiten duzu edo egin duzu? Zeintzuk izan dira edo dira zure betebeharrak? Kontaiguzu zure esperientzia. 

Hondeatzaileen mantentze zein konpontze lanetan aritu nintzen, baita beste motatako makinetan ere. Gaur egun, pneumatikoen hondarrak batzen dituen fabrika batean nago lanean.
 

Joar Esnal Joar Esnal (Alumno)

1. Zer da zure ustez, interesgarriena? 

Tailer eta laneko zentroetako prestakuntza praktikoak gustatu zaizkit gehienbat. 


2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?

Praktikoenak, hau da, Fabrikazio prozesuetan piezen muntai eta desmuntaia.

3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?

Ikaskuntza oso entretenigarriak direlako eta oso praktikoak.


4. Sektorearen zein motatako enpresetan lan egiten duzu edo egin duzu? Zeintzuk izan dira edo dira zure betebeharrak? Kontaiguzu zure esperientzia. 

Motorren muntai eta desmuntaiarekin lotura duen enpresa batean ari naiz lanean. Eguna azkar igarotzen zait, gustuko dudan zerbait egiten dudalako.
 

Irteera profesionalak

-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Mekatronika Industrialean Goi Mailako Teknikaria tituluarekin, Ingeniaritza eta Arkitektura adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.

-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.

-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.

-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).

Ikasi duzun heziketa-zikloarekin lotutako gairen batean espezializatzeko ikastaro bat egin dezakezu. Zenbait hilabeteko iraupena izaten dute. "Gehiago jakiteko" atalean, Euskadin eta Espainian ematen diren espezializazio-ikastaroetarako esteka bat daukazu.

Intereseko webguneak

Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.