Bideoak
Lekukotzak
1. Zer iruditzen zaizu interesgarriena ziklo honetan?
Orokorrean, irteera asko dituenez eta arlo ugari tratatzen direnez, ziklo oso interesgarria da.
2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?
Ahalegin handiak eskatu arren, irakasgai interesgarri ugari daude. Hauen arten, hurrengo hauek bereizi beharko nituzke; RRHH eta PIAC lehenengo urtean, gogorrak baina oso baliagarriak izanik eta ofimatika, erabilgarria zein praktikoa. Bigarren urteko irakasgai bat azpimarratzerakoan, “Contabilidad” edo “zenbaketa” aipatuko nuke, erabilgarria zenbaketa lanetan aritu nahi ezkero, baina materia larregi dauka erabiltzen den denborarako.
3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?
Ziklo hau gomendatzen dut, enpresa mundura hurbiltzen dizulako eta enpresa guztietan behar delako administrazioko perfila duen pertsona bat.
4. Sektorearen zein motatako enpresetan lan egiten duzu edo egin duzu? Zeintzuk izan dira edo dira zure betebeharrak? Kontaiguzu zure esperientzia.
Zikloa hasi baino lehen, bi enpresetan egin nuen lan administrazioko laguntzaile bezala, bat kirol materialera zuzendua eta bestea metalera. Gaur egun, ziklo honi esker, ingeniaritza eta muntaiak egiten dituzten enpresa batean nago lanean eta asko ikasten ari naiz.
Irteera profesionalak
-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Administrazioa eta Finantzatan Goi mailako Teknikaria tituluarekin, Gizarte Zientzien eta Zuzenbide adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.
-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.
-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.
-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).
Intereseko webguneak
Goi Mailako Lanbide Heziketako tituluduna izanik, UPV/EHU-aren graduko ikasketetan lortzen diren baliozkotzeak
https://gestion-alumnos.ehu.es/pls/entrada/accw3020.htm
Non ikasten da ziklo hau Espainian?
https://www.educacion.gob.es/centros/buscar.do?shortcut=1&codaut=00&codprov=00&ssel_natur=0&comboniv=141&combofam=120121&textofamilia=ADMINISTRACI%d3N%20Y%20GESTI%d3N&comboens=12212102&textoensenanza=Administraci%f3n%20y%20Finanzas
Euskadin profesionaltasun ziurtagirien gaineko informazioa
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/CE_FAMILIAS?LG=C&ML=FORMEN21&MS=Fea
Titulazio hori dutenekin kontratazioak egiten ari diren jakin nahi baduzu, sartu hemen:
https://www.empleate.gob.es/empleo/#/asistente/1
Ziklo hau bukatu duten pertsonen Euskadin laneratzearen gaineko informazioa
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/TP_MENU_PESTANIAS?LG=C&ML=ESTMEN1
 Euskadin irakasten diren  lanbide  heziketa zikloen ikastetxeak
https://ivac-eei.eus//upload/cf/documentos/14/adfi3_c.pdf
Informazio hau erabilgarria izan zaizu?
Eskerrik asko zure balorazioagatik!