FPBide
Ciclo Superior

Web Aplikazioen Garapeneko Goi-Mailako Teknikaria

ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Bideoak

Lekukotzak

Iñigo Chueca Iñigo Chueca (Profesor)

1. Zer da zure ustez, interesgarriena? 


Irakasle bezala, uste dut ikasleek beraiek sortutako aplikazioak garatzen ikastea dela, horrek sormenari uzten dio tokia. Gainera, internetaren zabalkuntzarekin beraientzako oso interesgarria izan daitekeela uste dut. 

2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk bereiztuko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?


Bezeroaren Inguruko Web Orrien Garapena eta Zerbitzu Inguruko Web Orrien Garapen ikasgaiak dira lan-munduan erabilpen handikoak. 


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?


Irtebide asko duen lan baterako prestatzen dizulako eta oso kreatiboa delako. Gainera, zure lana beste pertsona askorentzako baliogarria izan daiteke, gaur egun munduan gertatzen denaren ezagutza izateko ezinbestekoa delako interneta. 


4. Ze motatako enpresetan lan egiten dute ziklo hau ikasi dutenek, eta zein da beraien zeregina?


 
Normalean web orrialdeen mantentze lanak eta garapena egiten den enpresetan lan egiten da. 
 

Irteera profesionalak

-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Web Aplikazioen Garapenen Goi Mailako Teknikari tituluarekin, Zientzia, Ingeniaritza eta Arkitektura adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.

-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.

-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.

Ikasi duzun heziketa-zikloarekin lotutako gairen batean espezializatzeko ikastaro bat egin dezakezu. Zenbait hilabeteko iraupena izaten dute. "Gehiago jakiteko" atalean, Euskadin eta Espainian ematen diren espezializazio-ikastaroetarako esteka bat daukazu.

-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).

Intereseko webguneak

Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.