Sareko Informatika-Sistemen Administrazioko Goi-Mailako Teknikaria
ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOABideoak
Lekukotzak
Eder Pinillos
(Alumno)
1. Zer da zure ustez, interesgarriena?
Garrantzitsuena etorkizun batean edozein ordenagailuetan eta sistema operatibo ezberdinen aurrean erantzuna emateko beharrezkoak diren komando informatikoak ikastea dela uste dut tailerrean egindako praktika guztiekin batera.
2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?
Ziklo hau gomendatuko nuke, teknologia ezberdinei buruz nahiko ikasten delako eta honekin batera ikasten jarraitzeko zein lan egiteko oinarri bat hartzen delako.
3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?
Enpresa informatiko batean lan egiten dut, ondo hitz eginez gero, aholkularitza eta zerbitzu informatikoen enpresa bat da. Nire egin behar nagusia Unix plataforma garatzea eta mantentzea da.
1. Zer da zure ustez, interesgarriena?
Zikloa praktikoa izatea gustatu zitzaidan, ikasitako guztia klasetik kanpo praktikan jarri ahal izatea.
2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?
Routerraren eta IP ren komunikazioen ikasgaiak iruditu zitzaizkidan irakasgai baliogarrienak, enpresetako ordenagailuak konektatzeko beharrezko ezagutzak bertan ikasten direlako eta ondoren lanerako erabili dudana izan delako.
3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?
Nik ziklo hau ikastea gomendatuko nioke, gaur egun ordenagailu eta teknologiaren munduan gaudelako. Dena dago mundu digitalean oinarrituta. Irtenbide asko dituen mundua da momentu honetan. Ordenagailu eta programa informatikoak nola funtzionatzen duten jakitea oso garrantzitsua da eta izango da etorkizun gertu batean, gainera oso entretenigarria.
4. Sektorearen zein motatako enpresetan lan egiten duzu edo egin duzu? Zeintzuk izan dira edo dira zure betebeharrak? Kontaiguzu zure esperientzia.
Egia esan ordenagailuekin eta sistema informatikoekin lan egiten duen edozein enpresatan lan egin daiteke. Aukerak anitzak dira eta diodan bezala, handitzen doan sektore bat da momentu honetan. Laneko betebeharrak ezberdinak dira lan-postuaren arabera, baina ordenagailuen mantentze lanak egitetik internet konexioan lan egin daiteke.
Irteera profesionalak
-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Sareko Informatika-Sistemen Administrazioko Goi-Mailako Teknikaria tituluarekin, Zientzia, Ingeniaritza eta Arkitektura adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.
-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.
-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.
-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).
Ikasi duzun heziketa-zikloarekin lotutako gairen batean espezializatzeko ikastaro bat egin dezakezu. Zenbait hilabeteko iraupena izaten dute. "Gehiago jakiteko" atalean, Euskadin eta Espainian ematen diren espezializazio-ikastaroetarako esteka bat daukazu.
Intereseko webguneak
Goi Mailako Lanbide Heziketako tituluduna izanik, UPV/EHU-aren graduko ikasketetan lortzen diren baliozkotzeak
https://gestion-alumnos.ehu.es/pls/entrada/accw3020.htm
Non ikasten da ziklo hau Espainian?
https://www.educacion.gob.es/centros/buscar.do?shortcut=1&codaut=00&codprov=00&ssel_natur=0&comboniv=141&combofam=120120&textofamilia=INFORM%C1TICA%20Y%20COMUNICACIONES&comboens=12212001&textoensenanza=Administraci%f3n%20de%20Sistemas%20Inform%e1ticos%20en%20Red
Euskadin profesionaltasun ziurtagirien gaineko informazioa
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/CE_FAMILIAS?LG=C&ML=FORMEN21&MS=Fea
Titulazio hori dutenekin kontratazioak egiten ari diren jakin nahi baduzu, sartu hemen:
https://www.empleate.gob.es/empleo/#/asistente/1
Ziklo hau bukatu duten pertsonen Euskadin laneratzearen gaineko informazioa
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/TP_MENU_PESTANIAS?LG=C&ML=ESTMEN1
 Euskadin irakasten diren  lanbide  heziketa zikloen ikastetxeak
https://ivac-eei.eus//upload/cf/documentos/67/asir3_c.pdf
Heziketa-ziklo hau amaitu ondoren, hainbat lanbide-adarretako espezializazio-ikastaroak egin ditzakezu. Begira ezazu ikastaro bakoitzean sartzeko eskakizunen atalean sartuz.
https://www.todofp.es/que-estudiar/ciclos/curso-especializacion.html
Informazio hau erabilgarria izan zaizu?
Eskerrik asko zure balorazioagatik!