FPBide
Ciclo Superior

Ikus-Entzunezko Proiektuen Eta Ikuskizunen Errealizazioko Goi-Mailako Teknikaria

ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Bideoak

Lekukotzak

Carlos Quiroga Cortazar Carlos Quiroga Cortazar (Profesor)

1. Zer da zure ustez, interesgarriena? 

Ikus-entzunezko sektorearen alde praktikoa lantzen dela.


2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?

Zinema zein bideoen errealizazio prozesuak, telebistako errealizazioa eta ekintza zein ikuskizunen eratzea funtsezkoak dira ikus-entzunezko sektoreko oinarrizko heziketan.


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?

Ziklo hau aholkatuko nuke, ikuskizun eta ekintzen produkzioa barne hartzen duten hainbat motatako enpresatan lan egitea ahalbidetzen duelako.


4. Ze motatako enpresetan lan egiten dute ziklo hau ikasi dutenek, eta zein da beraien zeregina?

Ziklo hau egiten duten ikasleek, ikus-entzunezko sektorearen hainbat arlotan lan egin dezakete: produktoretan, telebista kateetan, antzokietan, etab.


 

Irteera profesionalak

-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Ikuskizun eta ikus-entzunen Produkzioan Goi Mailako Teknikaria tituluarekin, Arte eta Humanidadeen, Gizarte Zientzien, Zuzenbidearen, Arkitekturaren eta Ingeniaritza adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.

-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.

-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.

-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).

 

Ikasi duzun heziketa-zikloarekin lotutako gairen batean espezializatzeko ikastaro bat egin dezakezu. Zenbait hilabeteko iraupena izaten dute. "Gehiago jakiteko" atalean, Euskadin eta Espainian ematen diren espezializazio-ikastaroetarako esteka bat daukazu.

Intereseko webguneak

Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.