FPBide
Ciclo Superior

Karakterizazioko eta Makillaje Profesionaleko Goi-Mailako Teknikaria

ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Bideoak

Lekukotzak

Maurino de la Cruz Maurino de la Cruz (Profesor)

1. Zer da zuretzat zikloko interesgarriena?

Zikloaren zehar taldean eta bakarka egiten diren  aktibitate ezberdinen bitartez sormena bultzatzea azpimarratuko nuke. Bakoitzak bere proiektuak garatzen ditu kurtsoaren zehar. 

Honela, gainera oso garrantzitsuak izaten dira enpresa, entitate eta pertsona ezberdinekin sortzen diren harremanak makillaje ile-apaindegi eta karakterizazio eskaerei erantzuna emateko.  


2. Zein zikloko  modulu edo eduki azpimarratuko zenuke bere garrantziagatik edo ikasleriaren lanbide formakuntzarako? 


Pertsonaiaren diseinua- Protesien modelatua -Makillajeen modalitate ezberdinak- Karakterizaziorako ile-apaindegia- Ileordeen sormena- Ethazi “Goi mailako errendimendua” lan sistema.


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau egitea?


Irudi Pertsonala gustuko duten eta aldi berean arte eszenikoak eta ikus-entzunezko baliabideak gogoko dituzten pertsonentzako da aproposa ziklo hau. Mundu honetan murgiltzeko eta pertsonaien karakterizaziorako beharrezkoak diren baliabideak eskaintzen ditu ziklo honek. 


4. Zein enpresetan lan egiten dute ziklo hau egiten dutenek eta zein lan mota egiten dute?

Denetarik dago, baina batez ere zinema, antzerki eta telebista produkzio-enpresetan. Freelance bezala lan egitea ere, oso interesgarria da zikloa egiten dutenentzako. Antzerkientzako, telebista kateeratarako eta beilatokietarako (gutxiago) ere egiten dute lan. 


 

Irteera profesionalak

-Unibertsitate pribatu atean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.

-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.

-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).

-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Karakterizazioko eta Makillaje Profesionaleko Goi-Mailako Teknikaria tituluarekin, Osasun Zientzia, Gizarte Zientzia eta Zuzenbide adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan

Intereseko webguneak

Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.