FPBide
Ciclo Superior

Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitzako Goi-Mailako Teknikaria

ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Bideoak

Lekukotzak

Elena Vicente Elena Vicente (Profesora)

1. Zer da zure ustez, interesgarriena? 

Irudiarekin lotura duten elementu guztiak ezagutzea, pertsonala zein korporatiboa, ekintzen mundua barne. Bestalde, interesgarria iruditzen zait ikasleek beraien ideiak proposatzea, ilusioa erakustea ekintzak antolatzerakoan eta abar. 


2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk bereiztuko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?

Bi aipatuko nituzke, ziklo hau bi lan irtenbideengatik bereizten delako; estilismoa jantzitegian eta protokoloa eta ekintzen antolamendua. 


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?

Irtenbide profesionalengatik, aholkularitza estetikoa, ile-apaintze eta jantzitegiagatik zein ekintzen antolamenduagatik. Gainera, irudi zein modarekin lotura duten gaiek, gazteentzat erakargarriak izaten dira.

4. Ze motatako enpresetan lan egiten dute ziklo hau ikasi dutenek, eta zein da beraien zeregina?

Anitzak dira; perfumeria eta kosmetika altua, ekintzen antolamendua, hotelen ekintzen selekzioa, marketin eta publizitatedun enpresak, jantzitegi aholkularitza telebistan etab.

 

Blanca Espariz Blanca Espariz (Alumna)

1. Zer da zure ustez, interesgarriena? 

Nire ustez, lehenengo kurtsoan bereziki ematen den Irudi Pertsonalaren partea da garrantzitsuena. 


2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?

Irudi Pertsonalarekin harremanatutako guztia, konkretutik: Jantzi eta konplementuetan aholkularitza eta Ileapaindegi eta estetika. 


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?


Edertasunarekin harremanatutako dagoen munduaren ateak zabaltzen dizkizulako, ez bakarrik Ileapaindegi eta estetikan baita Personal Shoppers eta Redding Plannersetara ere. 


4. Ze motatako enpresetan lan egin duzu edo lan egiten duzu? Eta ze motatako zereginak egiten zenituen edo egiten dituzu. Kontatu zure esperientzia:

Eginkizun ezberdinetan lan egin dut baina zikloarekin harremanatutakoarekin: Apaindegi, Ileapaindegi eta Ekitaldien antolaketan.  


 

Irteera profesionalak

-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Irudi Pertsonalean eta Korporatiboaren Goi Mailako Teknikaria tituluarekin, Zientziak eta Osasun Zientzien adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.

-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.

-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.

-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).

Intereseko webguneak

Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.