FPBide
Ciclo Superior

Metal-Eraikuntzetako Goi-Mailako Teknikaria

ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Bideoak

Lekukotzak

Oscar Muñoz Calvo Oscar Muñoz Calvo (Alumno)

1. Zer da zure ustez, interesgarriena? 


Niretzako tutueria eta estrukturekin harremanatutako guztia izan zen interesgarriena. 


2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?


Ni orain, delineante proiektista bezala lan egiten dut. Gehien balio izan zaidana, diseinuaren partea izan da, gero mundu profesionalean praktikan jarri izan dudan partea. 


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?


Mundu hau gustatzen zaion guztiari gomendatuko nioke.  Metalekin lan egitea eta diseinua gustatzen bazaizkizu, ziklo hau egokia da horretarako. Gainera, maila profesionalean,momentu honetan sektore mugimenduan dago. 

4. Sektorearen zein motatako enpresetan lan egiten duzu edo egin duzu? Zeintzuk izan dira edo dira zure betebeharrak? Kontaiguzu zure esperientzia. 


 Lehen galdaragintza batean lan egin nuen eta orain labe industrialak egiten dituen enpresa batean lan egiten dut. Metalarekin lan egiten duen edozein enpresetan lan egin daiteke. 


 

Irteera profesionalak

-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Eraikuntza Metalikoen Goi Mailako Teknikaria tituluarekin, Ingeniaritza eta Arkitektura adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.

-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.

-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.

-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).

Ikasi duzun heziketa-zikloarekin lotutako gairen batean espezializatzeko ikastaro bat egin dezakezu. Zenbait hilabeteko iraupena izaten dute. "Gehiago jakiteko" atalean, Euskadin eta Espainian ematen diren espezializazio-ikastaroetarako esteka bat daukazu.

Intereseko webguneak

Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.