Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko Goi-Mailako Teknikaria
ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOABideoak
Lekukotzak
Alexander Bilbao
(Alumno)
1. Zer da zure ustez, interesgarriena?
Produkzioaren Programazio zikloaren interesgarriena tresna makinen, bai tornua eta fresadura eta kontrol numerikoaren makina izan ziren.
2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?
Ziklo hau metalaren industrian murgiltzen da bai bulegotik enpresa bat nola antolatzen den ikasiz eta baita plantan dagoen langile batek nola lan egiten duen ikasiz.
Beste arrazoi bat euskal enpresak sufritutako krisitik irteten hasi direla eta zikloak lan bat ziurtatu dezake epe laburrean.
3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?
Orain metalaren sektorean lan egiten duen enpresa batean nago, FORJAS DE BELAKO SA izena duena eta Mungian dagoena EUSKALFORGING talde enpresaren barruan. Langilearen egin beharrak egiten ditut tornu bertikalean CNC, 1 metro bateko diametroa eta 4 metro diametro arteko pieza handiak egiten.
Jesus Lopez Corral
(Alumno)
1. Zer da zure ustez, interesgarriena?
CAD programazioa ikusten dut interesgarrien.
2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?
Sektoreko lan profesionalerako garrantzitsuenak, programazioa eta CAD direla uste dut.
3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?
Lan irtenbide onak dituen zikloa delako.
4. Sektorearen zein motatako enpresetan lan egiten duzu edo egin duzu? Zeintzuk izan dira edo dira zure betebeharrak? Kontaiguzu zure esperientzia.
Araban dagoen enpresa handi batean egiten dut lan, baina nire prestakuntzarekin zerikusia duten arloetan ez dut lanik egin oraingoz. Zama lanetan aritzen naiz, goma kargatzen eta deskargatzen.
Irteera profesionalak
-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioan Goi Mailako Teknikaria tituluarekin, Ingeniaritza eta Arkitektura adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.
-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.
-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.
-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).
Ikasi duzun heziketa-zikloarekin lotutako gairen batean espezializatzeko ikastaro bat egin dezakezu. Zenbait hilabeteko iraupena izaten dute. "Gehiago jakiteko" atalean, Euskadin eta Espainian ematen diren espezializazio-ikastaroetarako esteka bat daukazu.
Intereseko webguneak
Goi Mailako Lanbide Heziketako tituluduna izanik, UPV/EHU-aren graduko ikasketetan lortzen diren baliozkotzeak
https://gestion-alumnos.ehu.es/pls/entrada/accw3020.htm
Non ikasten da ziklo hau Espainian?
https://www.educacion.gob.es/centros/buscar.do?shortcut=1&codaut=00&codprov=00&ssel_natur=0&comboniv=141&combofam=120108&textofamilia=FABRICACI%d3N%20MEC%C1NICA&comboens=12210801&textoensenanza=Programaci%f3n%20de%20la%20Producci%f3n%20en%20Fabricaci%f3n%20Mec%e1nica
Euskadin profesionaltasun ziurtagirien gaineko informazioa
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/CE_FAMILIAS?LG=C&ML=FORMEN21&MS=Fea
Titulazio hori dutenekin kontratazioak egiten ari diren jakin nahi baduzu, sartu hemen:
https://www.empleate.gob.es/empleo/#/asistente/1
Ziklo hau bukatu duten pertsonen Euskadin laneratzearen gaineko informazioa
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/TP_MENU_PESTANIAS?LG=C&ML=ESTMEN1
 Euskadin irakasten diren  lanbide  heziketa zikloen ikastetxeak
https://ivac-eei.eus//upload/cf/documentos/57/ppfm3_c.pdf
Heziketa-ziklo hau amaitu ondoren, hainbat lanbide-adarretako espezializazio-ikastaroak egin ditzakezu. Begira ezazu ikastaro bakoitzean sartzeko eskakizunen atalean sartuz.
https://www.todofp.es/que-como-y-donde-estudiar/que-estudiar/ciclos/curso-especializacion.html
Informazio hau erabilgarria izan zaizu?
Eskerrik asko zure balorazioagatik!