Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi-Mailako Teknikaria
ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOABideoak
Lekukotzak
Ainhoa Cengotita-Bengoa Fernandez
(Alumna)
1. Zer da zure ustez, interesgarriena?
Automatizazio eta Robotikaren interesgarriena iruditu zait ez didala lan zehatz batera mugatzen. Ikasgai ezberdinak daude eta gustukoaren arabera lan ezberdinak aukeratu ditzakezu.
2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?
Ziklo hau gomendatuko nuke robotak gero eta gehiago agertzen ari dira mota guztietako sektoreetan eta ez dago jende asko gaiari buruz. Gainera, gauza interesgariak ikasten dira eta eramangarria da.
3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?
Automatizazio eta Robotika enpresa baten ari naiz lanean. Ekintza ezberdinak egiten ditut: Roboten programazioa eta diseinu elektronikoa. Momentuz PLC, ez dut ukitu, baina ideia, aurrerago egitea litzateke.
Irteera profesionalak
-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Automatizazio eta Robotika Industrialaren Goi Mailako Teknikaria tituluarekin, Ingeniaritza eta Arkitektura adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.
-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.
-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.
Ikasi duzun heziketa-zikloarekin lotutako gairen batean espezializatzeko ikastaro bat egin dezakezu. Zenbait hilabeteko iraupena izaten dute. "Gehiago jakiteko" atalean, Euskadin eta Espainian ematen diren espezializazio-ikastaroetarako esteka bat daukazu.
-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).
Intereseko webguneak
Goi Mailako Lanbide Heziketako tituluduna izanik, UPV/EHU-aren graduko ikasketetan lortzen diren baliozkotzeak
https://gestion-alumnos.ehu.es/pls/entrada/accw3020.htm
Non ikasten da ziklo hau Espainian?
https://www.educacion.gob.es/centros/buscar.do?shortcut=1&codaut=00&codprov=00&ssel_natur=0&comboniv=141&combofam=120110&textofamilia=ELECTRICIDAD%20Y%20ELECTR%d3NICA&comboens=12211004&textoensenanza=Automatizaci%f3n%20y%20Rob%f3tica%20Industrial
Euskadin profesionaltasun ziurtagirien gaineko informazioa
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/CE_FAMILIAS?LG=C&ML=FORMEN21&MS=Fea
Titulazio hori dutenekin kontratazioak egiten ari diren jakin nahi baduzu, sartu hemen:
https://www.empleate.gob.es/empleo/#/asistente/1
Ziklo hau bukatu duten pertsonen Euskadin laneratzearen gaineko informazioa
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/TP_MENU_PESTANIAS?LG=C&ML=ESTMEN1
 Euskadin irakasten diren  lanbide  heziketa zikloen ikastetxeak
https://ivac-eei.eus//upload/cf/documentos/39/auri3_c.pdf
Heziketa-ziklo hau amaitu ondoren, hainbat lanbide-adarretako espezializazio-ikastaroak egin ditzakezu. Begira ezazu ikastaro bakoitzean sartzeko eskakizunen atalean sartuz.
https://www.todofp.es/que-estudiar/ciclos/curso-especializacion.html
Informazio hau erabilgarria izan zaizu?
Eskerrik asko zure balorazioagatik!