Telekomunikazio- eta Informatika-Sistemetako Goi-Mailako Teknikaria
ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOABideoak
Lekukotzak
Jokin Goioaga
(Profesor)
1. Zer da zure ustez, interesgarriena?
Funtsez, ziklo praktiko bat da nahiez eta landutako sistemen oinarri teorikoan sakondu. Sistema horiek, gaur egun erabiltzen diren komunikazioen oinarri teknologikoak dira: Informatika, elektronika, telefonia, irratia, telebista, sistema telematikoak eta ordenagailu sareak, sare zabalen sarbide sistemak (fibra optikoa, radio-estekak…).
2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk bereiztuko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?
Telekomunikazioen sektorea, gaur egungo gizartearen oinarria dira, horiek gabe, ezingo litzateke lortutako garapen zientifiko, sozial eta teknologikoa ulertu. Beraien hobekuntza eta garapena ezinbestekoa da bide hori jarraitzeko eta beharrezkoak dira sektore horretan adituak diren pertsonak. Gaur eguneko gizarteak aldaketa sakonak bizi izan ditu harremanen arloan, teknologia berriei ezker. Oraingo ikaslea “natibo digital” bat izaten da, ziklo hau aukera bat da txikitatik erabilitako teknologiak ulertzeko eta gaur egungo gizartea puntu honetara nola heldu den ulertzeko.
3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?
Telekomunikazio eta informatika sistemetan espezialistak diren pertsonak eskatzen dituzten enpresak honetan ari dira:
Sistema informatikoen eta telematikoen konfigurazioa eta instalazioa: Gure ikasleek zerbitzu ezberdinen instalazioetan eta ordenagailu sareen konfigurazioan lan egiten dute. Mota honetako enpresak adibidez: Euskaltel, Sarenet, Irontec, eta abar izango lirateke.
Komunikazio inalanbrikoen sistemak: Gure ikasleek, mota ezberdinetako sistema inalanbrikoen muntaia, konfigurazio eta martxan jartzean lan egiten dute (WIFI sareak, irrati-estekak, telefonia mugikorra..), zentro ezberdinak komunikatzeko (enpresak, udaletxeak, etxebizitzak..) kableak erabili gabe. Mota honetako enpresak honako hauek izango lirateke: Vodafone, Euskatel, Telefonika…
Sistema telefonikoak: Gure ikasleek, Enpresak (Euskaltel, Vodafone, Pictel) erabiltzen dituzten sistema telefonikoen konfigurazio, muntai eta martxan jartzean lan egiten dute
Irrati sistemak, telebista eta irudiak: Gure ikasleak audio eta bideo seinaleak bidali eta hartu ditzaketen sistemen muntaia egiten, konfiguratzen eta martxan jartzen lan egiten dute. Honez gain seinalearen sortzaileak diren produkzio zentro audiobisualen instalatze lanetan ere ibili daitezke, adibidez: Telebilbao, Euskal Telebista eta abar.
Julio Calvo
(Profesor)
1. Zer da zure ustez, interesgarriena?
Edozein Telekomunikazio sistema instalatzeko trebatzen zaitu (ICT tik hasita, telefonia zein sare lokaletara), radio-telebista (emisioa, hedapena eta hartzailea).
2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?
Nire ustez, sare informatikoekin zerikusia duen guztia.
3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?
Egungo gizartean aintzat dagoen komunikazioren teknologian jasotzen den ezagutzengatik.
4. Ze motatako enpresetan lan egiten dute ziklo hau ikasi dutenek, eta zein da beraien zeregina?
Ziklo honek sare informatikoen instalazioan aritzen diren enpresetan du irtenbide laborala, baita telefonia eta telekomunikazioetan.
1. Zer da zure ustez, interesgarriena?
Telekomunikazio eta informatikarekin harremana duten arlo ezberdinak, bai telekomunikazio eta ezagutza informatikoarekin zein elektronikarekin harremana dutenak.
2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?
Ziklo oso aberatsa da. Informatikari buruzko ezagutzak bereganatzen ditu (Programazioa, Birtualizazioa, t sareak, S.O ei buruz, eta abar), telekomunikazioen ezagutzak (ezagutza teknikoak, bideoen produkzioak, fibra optikoak, kableatuak, antenak eta abar) eta elektronikari buruzko ezagutzak ere (sare elektronikoen produkzioa, arduino, autocad eta abar).
3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?
Momentu honetan, politeknia Txorierrin nago mantentze lanak egiten, telekomunikazioan eman daitezkeen edozein arazoak konpontzeaz aparte; sareak eta abar.
Aixa
(Profesora)
1. Zer da zure ustez, interesgarriena?
Eduki zein barneratzen diren gaitasunen aniztasuna eta teknologiaren ondorioz ematen ari diren etengabeko aldaketak.
2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?
Telekomunikazioen konpetentzia esklusiboak diren guztiak. Horien artean nabarmenak; telefonia finkoa zein mugikorra, telekomunikazio ekipoen instalazio eta egiaztapena, radio eta telebistaren produkzio ikus-entzunezkoa, radio-esteka, etxebizitza digitala (smart house, etxe domotizatua etab) eta banda zabaleko sareak. Gainera, informatikako ziklo batentzako baliozkotzeak diren irakasgaiak daude; sistema operatiboak, zerbitzariak, internetera sarrera, sareen datuak, ordenagailuen erapena, routerra etab.
3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?
Hainbat arlo barneratzen dituelako, erlazionatuta egon arren oso desberdinak izan daitezkeenak. Modu horretan, lan eskaintza zabalagoa eskaintzen dio teknikoari, gaitasun bakar batera mugatu beharrean.
4. Ze motatako enpresetan lan egiten dute ziklo hau ikasi dutenek, eta zein da beraien zeregina?
Aurreko galderan esan dudan bezala, telekomunikazio zein informatika gain titulua duen batek, hainbat arlotan egin dezake lan. Baina zehaztuz, gehienbat zerbitzu publikoa zein pribatua eskaintzen dituzten enpresak izaten dira, arlo audiobisualean aritzen direnak, telekomunikazioen mantentze eta muntai lanetan aritzen direnak, telefonia enpresak, seguritate kamaren muntaian aritzen direnak, edota datu sare batean sarrera desegokiak ekiditeko lanetan aritzen direnak.
Yilian Jimenez
(Alumno)
1. Zer da zure ustez, interesgarriena?
Nire kasuan ikasgai praktikoenak izan ziren interesgarrirenak, telefono sistemak, arkitektura edo sistema telematikoak. Egunerokotasunean erabiltzen ditugun gauzak direlako batez ere. Ordenagailua nola muntatu, edo routerra konfiguratu.
2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?
Sistema telematikoak eta Telefonia Sistemak, honek direlako lanean erabiliko ditugun ezagutza gehienak bai muntaien diseinuan edo ekipoen instalazioan.
3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?
Interesgarria eta entretenigarria da. Gainera garai teknologiko batean bizi gara eta beti beharko dira telekomunikazio sistemen instalazioa eta mantentze lanak egiteko gaitasuna duten profesionalak.
4. Sektorearen zein motatako enpresetan lan egiten duzu edo egin duzu? Zeintzuk izan dira edo dira zure betebeharrak? Kontaiguzu zure esperientzia.
Ez dut sektorean lan egin.
Irteera profesionalak
-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Telekomunikazio eta Informatika sistemen Goi Mailako Teknikaria tituluarekin, Ingeniaritza eta Arkitektura adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.
-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.
-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.
-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).
Ikasi duzun heziketa-zikloarekin lotutako gairen batean espezializatzeko ikastaro bat egin dezakezu. Zenbait hilabeteko iraupena izaten dute. "Gehiago jakiteko" atalean, Euskadin eta Espainian ematen diren espezializazio-ikastaroetarako esteka bat daukazu.
Intereseko webguneak
Goi Mailako Lanbide Heziketako tituluduna izanik, UPV/EHU-aren graduko ikasketetan lortzen diren baliozkotzeak
https://gestion-alumnos.ehu.es/pls/entrada/accw3020.htm
Non ikasten da ziklo hau Espainian?
https://www.educacion.gob.es/centros/buscar.do?shortcut=1&codaut=00&codprov=00&ssel_natur=0&comboniv=141&combofam=120110&textofamilia=ELECTRICIDAD%20Y%20ELECTR%d3NICA&comboens=12211002&textoensenanza=Sistemas%20de%20Telecomunicaciones%20e%20Inform%e1ticos
Euskadin profesionaltasun ziurtagirien gaineko informazioa
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/CE_FAMILIAS?LG=C&ML=FORMEN21&MS=Fea
Titulazio hori dutenekin kontratazioak egiten ari diren jakin nahi baduzu, sartu hemen:
https://www.empleate.gob.es/empleo/#/asistente/1
Ziklo hau bukatu duten pertsonen Euskadin laneratzearen gaineko informazioa
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/TP_MENU_PESTANIAS?LG=C&ML=ESTMEN1
 Euskadin irakasten diren  lanbide  heziketa zikloen ikastetxeak
https://ivac-eei.eus//upload/cf/documentos/42/stei3_c.pdf
Heziketa-ziklo hau amaitu ondoren, hainbat lanbide-adarretako espezializazio-ikastaroak egin ditzakezu. Begira ezazu ikastaro bakoitzean sartzeko eskakizunen atalean sartuz.
https://www.todofp.es/que-estudiar/ciclos/curso-especializacion.html
Informazio hau erabilgarria izan zaizu?
Eskerrik asko zure balorazioagatik!