FPBide
Ciclo Superior

Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako Goi-Mailako Teknikaria

ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Bideoak

Lekukotzak

Erkuden Amutio Lopategui Erkuden Amutio Lopategui (Alumna)

1. Zer da zure ustez, interesgarriena? 


Goi mailako ziklo honetan ikasle izatearen interesgarriena automaten programazio arloa izan da, ikasi ondoren nahi dugun sistema kontrolatzeko. Bestalde robotikaren atalean, RobotStudio programaren bitartez beso robotiko bat maneiatzen ikastea izan da interesgarriena.


2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?


Gomendatzen dut, ziklo oso aberatsa dela uste dudalako. Teknika garrantzitsuak lantzen dira bertan, elektrizitatea eta elektronika, PLCs programazioa, pneumatika, hidraulika, eskema elektronikoen interpretazioa, aipatutako arlo ezberdinak lantzeko programa desberdinak eta dokumentazio anitzen erabilpena. 


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?


Mundu laboralean aukera ugari daude, mantentze industrialean, sistema automatizatuen programazioan, teknikari bezala diseinu industrialera gehiago zuzendutako lanetan adibidez, kontrol elektronikoko sistemen teknikoa bezala, eta abar.  


4. Sektorearen zein motatako enpresetan lan egiten duzu edo egin duzu? Zeintzuk izan dira edo dira zure betebeharrak? Kontaiguzu zure esperientzia. 


Gau egun sistema automatizatuak eta telemandoen enpresa batean nago lanean. Egin beharren artean sistema industrial automatikoen integrazioa (scada pantailen diseinua) aurkitzen da bere barne programazioarekin batera, beste ekintza batzuekin batera: elementu grafikoen konekzio plaketatik datozen seinale zerrendak erabiliz, sistema automatizatu hauen dokumentazioa egitea, eta abar.  


 

Irteera profesionalak

-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Sistema Elektronikoen eta Automatizatuen Goi Mailako Teknikaria tituluarekin, Ingeniaritza eta Arkitektura adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.

-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.

-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.

-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).

Ikasi duzun heziketa-zikloarekin lotutako gairen batean espezializatzeko ikastaro bat egin dezakezu. Zenbait hilabeteko iraupena izaten dute. "Gehiago jakiteko" atalean, Euskadin eta Espainian ematen diren espezializazio-ikastaroetarako esteka bat daukazu.

Intereseko webguneak

Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.