FPBide
Ciclo Superior

Eraikuntza-Proiektuetako Goi-Mailako Teknikaria

ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Bideoak

Lekukotzak

Marcos Gallo Marcos Gallo (Exalumno)

1. Zer da zure ustez, interesgarriena? 


Nire kasuan behintzat, errealitatera eramango ziren eraikuntzen diseinuak egitea izan zen gehien gustatu zitzaidana.


2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?


Autocad programaren klaseak ezinbestekoak dira, sektore honetan, beharrezkoak dira mota honetako programak ondo maneiatzea. 


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?


Eraikuntza mundua gustatzen zaienei gomendatuko nieke ziklo hau, horrela bada, beharrezkoak diren ezagutza guztiak ikasten direlako.


4. Ze motatako enpresetan lan egiten dute ziklo hau ikasi dutenek, eta zein da beraien zeregina?
    


Arkitektura estudioetan, udaletxeetan, eraikinaren kalitatea baieztatzen duten enpresetan… Obra bateko planoak egitetik eraikuntza berezi bat egiteko beharrezko dokumentuak egitera joan daitezke egin daitezkeen lan ezberdinak.
 

Pilar Garatxaga Pilar Garatxaga (Profesora)

1. Zer da zure ustez, interesgarriena? 


Ziklo oso praktiko bat dela, teoria dagoela baina erraz aplikatzen dena. Ikasten den guztia praktikara eramaten dela. 


2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?


Birgaitze sektorearen gorakadaren ondorioz eraginkortasun energetikoarekin harremana duen guztia da interesgarria. Eskaera handia dago sektore horretan. 


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?


Nire asko gustatzen zait eraikuntza eta diseinua eta horregatik gomendatuko nuke. Suposatzen dut eraikuntza gustatzen zaion pertsona bati gomendatuko niola.

4. Ze motatako enpresetan lan egiten dute ziklo hau ikasi dutenek, eta zein da beraien zeregina?

Normalean arkitektura taldeetan lan egiten da delineante bezala. Lehen, obrak handiagoak zirenean, buruzagiaren laguntzaile bezala ere lan egiten zen. Honez gain, delineante on batek altzari denda batean lan egin dezake berriztatze eta etxeak diseinatuz. Azkenean delineantearen abileziaren araberakoa da. 

 

Irteera profesionalak

-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Eraikuntza Proiektuen Goi Mailako Teknikaria tituluarekin, Ingeniaritza eta Arkitektura adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.

-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.

-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.

-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).

Ikasi duzun heziketa-zikloarekin lotutako gairen batean espezializatzeko ikastaro bat egin dezakezu. Zenbait hilabeteko iraupena izaten dute. "Gehiago jakiteko" atalean, Euskadin eta Espainian ematen diren espezializazio-ikastaroetarako esteka bat daukazu.

Intereseko webguneak

Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.