Zeramikazko Produktuak Garatzeko Eta Fabrikatzeko Goi-Mailako Teknikaria
ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOABideoak
Lekukotzak
1.Zer da zuretzat zikloko interesgarriena?
Niretzako interesgarriena pasten formulazioa izan zen.
2.Zein zikloko modulu edo eduki azpimarratuko zenuke bere garrantziagatik edo ikaslego lanbide formakuntzarako?
Pasten inguruko ikasgaiak azpimarratuko nituzke
3.Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau egitea?
Ziklo hau gomendatuko nuke lan irteera handiak eskaintzen dituelako eta lanpostu ugarietara sartzeko aukerak ematen dituelako.
4.Zein enpresetan lan egiten dute ziklo hau egiten dutenek eta zein lan mota egiten dute?
Torrecid enpresarentzako lan egiten dut: laborategiko laguntzaile bezala lan egiten ari naiz enpresaren atal ezberdinetan: bitxiekin, hirugarren sua, produktuaren kontrola eta tintak. Nire esperientzia izugarria izan da eta enpresari ezkertu egin behar diot.
1.Zer da zuretzat zikloko interesgarriena?
Edukiaren ehuneko 50 praktikoa da modulu guztietan, solariru semiindustrialean dagoen molienda laborategian garatuak. Produktuaren kontrola eta garapena landuz.
2.Zein zikloko modulu edo edukin azpimarratuko zenuke bere garrantziagatik edo ikaslego lanbide formakuntzarako?
Eduki guztiak beharrezkoak eta interesgarriak ikasleen prestakuntzarako eta gainera oso anitzak dira: Zeramika produktu konformatuen eta zeramika pasten fabrikazioa, friten fabrikazioa, pigmentu eta esmalte zeramikoak, kalitatearen kudeaketa, lan arriskuen prebentzioa, ingurumenaren babesa, produkzioaren programazioa, produktu zeramikoen fabrikazioaren prozesuaren kontrola, pasten garapena, zeramika aurreratuak, eta abar.
3.Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau egitea?
Sarbide laborala oso altua da, zonalde honetan, zeramika, sektore ekonomiko oinarrizkoa delako eta munduko sortzaile handienetarikoetan gaude. Gainera, sektore oso teknifikatua da eta langile kualifikatuak behar ditu sektoreak.
4.Zein enpresetan lan egiten dute ziklo hau egiten dutenek eta zein lan mota eginten dute?
Mota guztietako sektoreko enpresetan lan egiten dute, izan ere prestakuntza oso malgua da: baldosa zeramikoen fabrikazioa, friten fabrikazioa, pigmentoak, esmalte eta tinte zeramikoak eta pasta zeramikoen fabrikazioa (atomizadorak), aditiboen fabrikazioa eta garraio zeramikoak, pieza berezien apainketa, hirugarren sua, eta abar.
Beraien lana modo ezberdinetan egin dezakete: Laborategiaren teknikari bezala, produktuaren produkzio prozesuaren kontrola eginez, kalitatearen kontrola, ingurugiroaren kontrola, labeetan. Honez gain saltzaile bezala lan egin dezakete: pasta, esmalte, pigmentu zeramikoak eta abr salduz.
Irteera profesionalak
Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Zeramikazko produktuak garatzea eta fabrikatzean Goi mailako teknikaria tituluarekin, adarreko Ingeniaritza eta Arkitektura graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.
-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.
-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.
-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa)
Ikasi duzun heziketa-zikloarekin lotutako gairen batean espezializatzeko ikastaro bat egin dezakezu. Zenbait hilabeteko iraupena izaten dute. "Gehiago jakiteko" atalean, Euskadin eta Espainian ematen diren espezializazio-ikastaroetarako esteka bat daukazu.
Intereseko webguneak
Goi Mailako Lanbide Heziketako tituluduna izanik, UPV/EHU-aren graduko ikasketetan lortzen diren baliozkotzeak
https://gestion-alumnos.ehu.es/pls/entrada/accw3020.htm
Non ikasten da ziklo hau Espainian?
https://www.educacion.gob.es/centros/buscar.do?shortcut=1&codaut=00&codprov=00&ssel_natur=0&comboniv=141&combofam=120115&textofamilia=VIDRIO%20Y%20CER%C1MICA&comboens=12211501&textoensenanza=Desarrollo%20y%20Fabricaci%f3n%20de%20Productos%20Cer%e1micos
Titulazio hori dutenekin kontratazioak egiten ari diren jakin nahi baduzu, sartu hemen:
https://www.empleate.gob.es/empleo/#/asistente/1
Ziklo hau bukatu duten pertsonen Euskadin laneratzearen gaineko informazioa
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/TP_MENU_PESTANIAS?LG=C&ML=ESTMEN1
Euskadin profesionaltasun ziurtagirien gaineko informazioa
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/CE_FAMILIAS?LG=C&ML=FORMEN21&MS=Fea
Informazio hau erabilgarria izan zaizu?
Eskerrik asko zure balorazioagatik!