FPBide
Ciclo Superior

Oinetakoen eta Osagarrien Diseinu Eta Produkzioko Goi-Mailako Teknikaria

ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Bideoak

Lekukotzak

Leticia García Leticia García (Alumna)

1. Zer da zuretzat zikloko interesgarriena?


Zikloak oinetakoen eta osagarrien diseinu eta produkzioan prestatzea du helburu. Interesgarriena bezala, oinetakoen produkzioa egiteko eskaintzen den prestakuntza praktiko zehatza dela esango nuke, oinetakoaren diseinutik azkeneko produktu arte. 

2. Zein zikloko modulu edo eduki, azpimarratuko zenuke bere garrantziagatik edo
ikasleria lanbide heziketarako.


Kostatu egingo litzaidake ikasgai bat beste batzuen gainetik jartzea, denak elkarrekin ondo harremanatzen baitira. Beharrezkoa da materialetan prestakuntza izatea ondoren diseinuak, patronajea eta azkenik maketak egiteko. Modu berean beharrezkoa da ere ingelesa jakitea eta enpresa bat nola sortzen den jakitea. 

3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau egitea?


Azkeneko bi urteetako esperientzia bizi ondoren ehuneko ehunean gomendatuko nuke. Oinetakoak gustuko dituzten pertsonentzako zuzenduta dagoen zikloa da. Honez gain sektoreko enpresa baten lan egiteko jakin beharreko ezagutzak eskaitzen dituen  zikloa da. 

4. Sektoretako zein motatako enpresetan lan egiten ari zara edo lan egin duzu?
Zein lan mota egiten ari zara edo egin duzu? .Kontatu zure esperientzia.

Modako diseinugile bezala ikasketak amaitu ondoren nire ibilbide profesionala oinetakoen mundura zuzentzea erabaki nuen. LARO oinetakoak izeneko abarketen enpresa batekin izan zen mundu horrekin izan nuen lehengo kontaktua. Orain dela bi urte hasi nintzen prestakuntza honekin eta oso atsegina izan da. Momentu honetan mundu mailan erabiltzen dituen kalitatezko teknikengatik ezaguna den enpresa batean praktikak amaitzen ari naiz. FAL oinetakoak. Laster enpresa berri bateko ekipo teknikoaren parte izango naiz.  
 

Virgen de Vico Virgen de Vico (Profesor)


1. Zer da zuretzat zikloko interesgarriena?


Eduki praktikoak, beraien desinuak errealitatean materializatu ditzakete. Instalazioak, 3D gela, laborategi teknikoa, prototipoen fabrikaziorako beahrrezko tresneria duen tailerra. 

2. Zein zikloko modulu edo eduki, azpimarratuko zenuke bere garrantziagatik edo
ikasleen lanbide heziketarako?


Oinetakoen Patronajea eta Diseinurako 3D ko programa zehatzak. Materialen ikerketa, produkzioaren prozesuak; diseinutik amaierako produktu arte. Kalitatearen kudeaketa, lan arriskuen prebentzioa eta ingurumena. Enpresa eta azoketara bisitak egitea. Institutuan bertan mintegiak eskaintzea. Txapelketetan parte hartzea. Kurtso amaierako azken proiektua eta sektoreko enpresetan praktikak egitea.  


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau egitea?

Ikasleriak hartzen duten prestakuntzarengatik, Momentu honetan lan txertatzea %90ekoa izategatik, Estatuaren iparraldeko zentro bakarra izateagatik, Prestakuntza indibidualizatuarengatik eta enpresetan egiten diren praktikengatik gomendatuko nuke ziklo hau zentro honetan ikastea. 

4. Sektoretako zein motatako enpresetan lan egiten ari zara edo lan egin duzu?

Zein lan mota egiten ari zara edo egin duzu? .Kontatu zure esperientzia.

Oinetakoen sektoreko enpresetan. Hurrengo funtzioak betetzen dituzte: Oinetakoen diseinua eta marrokineria, Patronista bezala, Produktuaren garapena, Fabrikazioaren teknikaria, Bulegoko arduraduna, Produkzioaren kontroladorea eta Patronajearen Diseinugilea CAD CAM. 
 

Irteera profesionalak

Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Oinetakoen eta osagarrien diseinua eta produkzioaren Goi mailako tituluarekin, Ingeniaritza eta Arkitekturaren adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.

-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.

-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.

-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).

Intereseko webguneak

Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.