FPBide
Ciclo Superior

Produktu Farmazeutikoak, Bioteknologikoak eta Antzekoak Fabrikatzeko Goi-Mailako Teknikaria

ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Bideoak

Irteera profesionalak

Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Produktu Farmazeutikoak, Bioteknologikoak eta Antzekoak Fabrikatzeko Goi-Mailako Teknikaria tituluarekin, Zientzia, Ingeneritza eta Arkitekturaren  adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.

-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.

-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.

-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).

Ikasi duzun heziketa-zikloarekin lotutako gairen batean espezializatzeko ikastaro bat egin dezakezu. Zenbait hilabeteko iraupena izaten dute. "Gehiago jakiteko" atalean, Euskadin eta Espainian ematen diren espezializazio-ikastaroetarako esteka bat daukazu.

Intereseko webguneak

Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.