Bideoak
Lekukotzak
1. Zer da zuretzat zikloko interesgarriena?
Aztertzen diren gaien aniztasuna, nahiz eta denbora gutxi izan eta agian dena azkarregi eman.
2. Zein zikloko modulu edo edukin azpimarratuko zenuke bere garrantziagatik edo ikaslego lanbide formakuntzarako.
Ikasgai guztiak elkar osatzen dira, ez dago bat beste bat baino garrantzitsuago bat.
3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau egitea?
Ez dut erreferentziarik sektorearen lan irterei buruz, eta ondorioz ezin dut momentuz ziklo hau gomendatu.
4. Sektoretako zein motatako enpresetan lan egiten ari zara edo lan egin duzu? Zein lan mota egiten ari zara edo egin duzu? Kontatu zure esperientzia.
Nire lan esperientziak ez du zerikuzirik orain ikasten ari naizenarekin. Nire esperientzia metalaren sektorean garatu dut.
1. Zer da zuretzat zikloko interesgarriena?
Ziklo interesgarria da eta ezagutzen ez diren teknikari buruzko ezagutzak ematen dira. Ekipoen funtzionamendua eta giza gorputzean egiten den aplikazioaren arteko harremana ikasten da.
2. Zein zikloko modulu edo eduki azpimarratuko zenuke bere garrantziagatik edo ikaslego lanbide formakuntzarako?
Ziklo honetan ezagutza ezberdinak aztertzen dira. Batez ere elektronika, baina baita elektrizitatea, pneumatika, hidraulika eta anatomia. Gainera, azpimarragarria da ikasleak berak garatu behar duela gaitasuna eduki hauek menperatzeko. Ikasleak gaur egun erabiltzen den teknologiari buruzko ezagutza sakonarekin irteten da.
3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau egitea?
Ikasleak ezagutza anitzak bereganatzen ditu eta ez bakarrik eremu elektromedikoan. Elektromedikuntzako eremu bera ere hasieran aurresan daitekeen baino zabalagoa da berez. Puntako teknologia erabiltzen duen ezagutza interesgarria da.
4. Zein enpresetan lan egiten dute ziklo hau egiten dutenek eta zein lan mota egiten dute?
Elektromedikuntzako sektorea ez da bakarrik osasun pribatu eta publikora mugatzen. Eremu askotan elektromedikuntzaren profesionalak beharrezkoak dira: laborategian, ikerketa enpresak, reabilitazio kontsultak, irakasleentzako ekipamenduak, eta abar.
1. Zer da zuretzat zikloko interesgarriena?
Leku gutxietan irakasten den ziklo berri bat da et espero dut lan irteera onak izatea.
2. Zein zikloko modulu edo eduki azpimarratuko zenuke bere garrantziagatik edo ikaslego lanbide formakuntzarako.
Elektromedikuntzarekin harremandutako tresnen ikasgai teknikoak. Edukia hobeto egokitu beharko lirateke, izan ere elektromedikuntzarekin harreman gutxi duten kontzeptuak azaltzen dira pneumatika, elektronika eta elektrizitate ezagutzak aztertzen direnean.
3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau egitea?
Espero dut lan irteera onak izatea eta sektorearen intrusismoa desagertzea.
4. Sektoretako zein motatako enpresetan lan egiten ari zara edo lan egin duzu? Zein lan mota egiten ari zara edo egin duzu? .Kontatu zure esperientzia.
Sektore honetan ez dut lan egin. 50 urte baino gehiago izanda, espero dut ziklo honek lana bilatzen laguntzea. LH Duala kudeatzeko moduak aurrera jarraitzen badu, txarto goaz lan munduak albo batera uzten dituen langileak ere albo batera uzten dituelako. Nire kasuan adibidez, nik ezin dut LH Dualean parte hartu.
1.Zer da zuretzat zikloko interesgarriena?
Moduluaren maila teknikoa, eta prestakuntza oso onak dira, bai irakasleen partetik eta zentro aldetik. Beraien baliabide guztiak jartzen dituzte ikaslearen eskuetan ikasi beharreko eduki guztia ikasteko.
2.Zein zikloko modulu edo eduki azpimarratuko zenuke bere garrantziagatik edo ikaslego lanbide formakuntzarako.
Elektronika eta fotoika, Instalazio Elektrikoak, Pneumatika eta Hidraulika, Laborategi eta hemodialisia, Erregistro sistema eta zainketa kritikoak…
Uste dut denak direla garrantzitsuak
3.Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau egitea?
Bakoitzak erabakitzen du nahi duena, niri beti gustatu zait elektronika eta aparatu konplexuak, bai erabiltzeko eta maila teknikoan ezagutzeko.
4.Sektoretako zein motatako enpresetan lan egiten ari zara edo lan egin duzu? Zein lan mota egiten ari zara edo egin duzu? .Kontatu zure esperientzia.
Ez dut esperientziarik
Irteera profesionalak
-Unibertsitate publikoetan Gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Elektromedikuntza klinikoko Goi Mailako Teknikaria tituluarekin, Zientzia, Ingeniaritza eta Arquitektura adarreko graduekin izango duzu lehentasuna. Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.
-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.
-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.
-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).
Intereseko webguneak
Goi Mailako Lanbide Heziketako tituluduna izanik, UPV/EHU-aren graduko ikasketetan lortzen diren baliozkotzeak
https://gestion-alumnos.ehu.es/pls/entrada/accw3020.htm
Non ikasten da ziklo hau Espainian?
https://www.educacion.gob.es/centros/buscar.do?shortcut=1&codaut=00&codprov=00&ssel_natur=0&comboniv=141&combofam=120110&textofamilia=ELECTRICIDAD%20Y%20ELECTR%d3NICA&comboens=12211005&textoensenanza=Electromedicina%20Cl%ednica
Titulazio hori dutenekin kontratazioak egiten ari diren jakin nahi baduzu, sartu hemen:
https://www.empleate.gob.es/empleo/#/asistente/1
Ziklo hau bukatu duten pertsonen Euskadin laneratzearen gaineko informazioa
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/TP_MENU_PESTANIAS?LG=C&ML=ESTMEN1
Euskadin profesionaltasun ziurtagirien gaineko informazioa
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/CE_FAMILIAS?LG=C&ML=FORMEN21&MS=Fea
Euskadin irakasten diren  lanbide  heziketa zikloen ikastetxeak
https://ivac-eei.eus//upload/cf/documentos/199/emcl3_c.pdf
Informazio hau erabilgarria izan zaizu?
Eskerrik asko zure balorazioagatik!