FPBide
Ciclo Superior

Marketin Eta Publizitateko Goi-Mailako Teknikaria

ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Bideoak

Lekukotzak

Joseba Domingo Joseba Domingo (Exalumno)

1. Zer da zure ustez, interesgarriena? 


Segur aski ikasgai interesgarrienak Marketin digitala eta Marketinaren Politikak izan ziren.


2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?


Zaila da esatea, ni autonomoa egin nintzen eta elektrizitatearen enpresa bat sortu nuen. Gaur egun prezioen analisi eta salmenten kudeaketa teknikak ezinbestekoak egiten zaizkit. Hau honela izan arren, lehen aipatutako ikasgaien garrantzia azpimarratu behar dut:  Marketin digitala eta Marketinaren Politika. 


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?


Gomendatuko nuke baina zikloa teoria ekonomikoan hainbeste zentratu beharrean, Marketinean zentratzea beharrezkoa dela esango nuke. 

4. Sektorearen zein motatako enpresetan lan egiten duzu edo egin duzu? Zeintzuk izan dira edo dira zure betebeharrak? Kontaiguzu zure esperientzia. 


Lagunak ditut telemarketinean, datu baseen kudeaketan eta web orrialdeen diseinuan. Egia esan, sektorean aurkitu daitezkeen lanak anitzak dira. 

Irteera profesionalak

-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Marketin eta Publizitatean Goi Mailako Teknikaria tituluarekin, Gizarte Zientzien eta Zuzenbidearen  adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.

-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.

-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.

-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).

Intereseko webguneak

Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.