FPBide
Ciclo Superior

Garraioko eta Logistikako Goi-Mailako Teknikaria

ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Bideoak

Lekukotzak

Arantza Gonzalez Arantza Gonzalez (Profesora)

1. Zer da zure ustez, interesgarriena? 

Garraio ezberdinei buruzko ikasten den informazioa: lur-garraioak, itsasoz doazen garraioak, trenak, komertzio internazionala eta abar, aduanei buruzko informazioa… ikasle asko datoz pentsatzen garraioen mundua kamioietara mugatzen dela baina kontrakoaz konturatzen dira.


2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?


Merkantziaren garraio internazionala eta merkantziaren garraioaren antolamendua irakasgaiak aipatuko nituzke garrantzitsuenak bezala. Komertzio internazionalaren kudeaketa administratiboa, aduanen gaia lantzen delako eta biltegiratzearekin zerikusia duten irakasgaiak ere azpimarragarriak dira. 


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?

Arrazoi askorengatik, baina orain bertan gure ikasleek, ikasketak amaitzen dituztenean lan irteera ezin hobeak lortzen ari direla azpimarratuko nuke. 

4. Ze motatako enpresetan lan egiten dute ziklo hau ikasi dutenek, eta zein da beraien zeregina?

Ikasle asko zama enpresetan amaitzen dute, beste batzuk, biltegietan. Garraio departamentuan edo itsas garraio departamentuan ere baditugu ikasleak. 


 

Irteera profesionalak

-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Garraioko eta Logistikako Goi-Mailako Teknikaria, Zientzia Sozial eta Zuzenbidearen adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.

-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.

-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.

-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).

 

Intereseko webguneak

Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.