FPBide
Ciclo Superior

Argitalpen Inprimatuen Eta Multimedia Argitalpenen Diseinuko eta Edizioko Goi-Mailako Teknikaria

ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Bideoak

Lekukotzak

Javier Diaz Perez Javier Diaz Perez (Profesor)


1. Zer da zure ustez, interesgarriena? 

Egunerokotasunean etengabe gaude produktu grafikoekin kontaktuan, testu-liburuetatik hasita, esne kaxa edo erropetara: Ziklo honetan produktu horiek daukaten itxura izan dezaten inpresioa nola egin behar den ikasten da.


2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?

Tailerreko moduluak direla uste dut (serigrafian inprimaketa, Offset, flexografia eta tanpografia), etorkizun batean enpresa batean egin ditzaketen ekintzetara hurbiltzen diren aktibitateak direlako. 


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?

Ziklo oso praktikoa delako.


4. Ze motatako enpresetan lan egiten dute ziklo hau ikasi dutenek, eta zein da beraien zeregina?

Ziklo hau, hainbat gaiko inprimaketatan aritzen diren enpresatan lan egiteko erabilgarria da: papera (aldizkariak, txostenak etab.), etiketak (bereziki botilena), plastikozko tuboak (haginetako pasta, kremak etab.), arropak (nikiak, alkandorak etab.) eta beste asko.
 

Irteera profesionalak

-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Argitalpen Inprimatuen Eta Multimedia Argitalpenen Diseinuko eta Edizioko Goi-Mailako Teknikari tituluarekin, Arteak eta Humanidadeak, Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea, Ingeniaritza eta Arkitektura adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.

-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.

-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.

-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa)

Intereseko webguneak

Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.