FPBide
Ciclo Superior

Basoa eta Natura-Ingurunea Kudeatzeko Goi-Mailako Teknikaria

ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Bideoak

Lekukotzak

Inmaculada Cabezas Teran Inmaculada Cabezas Teran (Profesora)


1. Zer da zure ustez, interesgarriena? 

Bokaziozko ziklo bat da. Ikasleen gehiengoa natura eta mendiarekin interesatuta  dago, eta hori klaseak ematerakoan igartzen da. 


2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?

Ikasle batzuk, basogintzako sektorean lan egin nahi dutenez, mendien gestioa eta mendien aprobetxamenduko ikasgaietan jartzen dute interesa. Beste batzuk, basozain izan nahi dute eta beste ikasgai batzuk ere interesatzen zaizkie; suteenganako defentsa, arrantza kontinentalaren gestioa, ehizaren gestioa etab. Eta beste batzuei, ingurugiroarekin zerikusia duten gaiak interesatzen zaizkie, ingurugiro hezkuntzan edo ingurugiro naturalean jarduten duten moduluak alegia. 


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?
Natura interesatzen zaion edonori aholkatuko nioke ziklo hau. Ziklo honetan, hainbat ikuspuntutik natura nola kudeatzen den ikasten da, naturak ematen dituen baliabideak babesteari garrantzia emanez.


4. Ze motatako enpresetan lan egiten dute ziklo hau ikasi dutenek, eta zein da beraien zeregina?

Ikasleen zati handi bat, basozain izateko ikasten dute eta oposizioak prestatzen dituzte. Beste batzuk, unibertsitatera joaten dira eta zerikusia duten graduak egiten dituzte, Baso Ingeniaritza edo ingurugiroko zientziak.
Irtenbide profesionalei dagokionez, batzuk basoaren gestio eta aprobetxamendura daude zuzenduta (basoen zaintza, egurraren aprobetxamendua, biomasa, mikologia etab) eta beste batzuk, ingurugiroko hezkuntzara zuzenduak (parke naturalen ezagutza, ibilbideak, ingurugiroko jarduerak etab.).

Javier Javier (Exalumno)

1. Zer da zure ustez, interesgarriena? 

Albaitaritza tratamenduen erregulazioak azaltzea, sektorean erregulatu gabeko zerbait izanik guztiz beharrezkoa zen gai hori tratatzea. 


2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?

Animalien sendakuntzarekin, gaixotasunen sintomekin eta konponbideekin harremana dutenak. Garrantzitsuak eta erakargarriak izan ziren ere animaliak barrutik (organoak, sistemak, eta abar.) nolakoak diren azaltzen dituzten irakasgaiak.


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?

Sektore honekin harremana duten lanetara murgiltzeko aukera bat da. Animaliak eta abeltzaintza gustuko badituzu, aukera bat da. 


4. Ze motatako enpresetan lan egiten dute ziklo hau ikasi dutenek, eta zein da beraien zeregina?

Nik abeltegi batean lan egin nuen eta orain albaitari zentro batean nago. Zikloa albaitaritzara zuzenduta dago. 

Irteera profesionalak

-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Basoa eta Natura-Ingurunea Kudeatzean Goi Mailako tituluarekin, Zientzia, Ingeniaritza eta Arkitektura adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.

Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.

Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.

Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).

 

Intereseko webguneak

Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.