FPBide
Ciclo Superior

Elikagaien Industriako Prozesuetako eta Kalitateko Goi-Mailako Teknikaria

ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Bideoak

Lekukotzak

Jaione Echave Jaione Echave (Alumna)

1. Zer da zuretzat zikloko interesgarriena?


Praktikotasunarengatik. Maila teoriko zein praktikoan prestatzen zaituzte. 

2. Zein zikloko modulu edo edukin azpimarratuko zenuke bere garrantziagatik edo ikaslego lanbide formakuntzarako?


Elikagaien segurtasunarekin eta gaur egungo legediarekin harramanduta dauden ikasgaiak. 


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau egitea?


Oinarri on batekin lan mundura irteteko benetako prestakuntza bat jasotzen duzu.


4. Zein enpresetan lan egiten dute ziklo hau egiten dutenek eta zein lan mota eginten dute?


Elikagaien segurtasunaren harremanduta dagoen aholkularitza enpresa batean egiaztapenak egiten. 
 

Igor Agote Igor Agote (Profesor)

1. Zer da zuretzat zikloko interesgarriena?


En este ciclo formativo de grado superior se trabajan principalmente tres aspectos:


Goi mailako ziklo honetan, nagusiki hiru gauza lantzen dira: 


•Elikagai mota ezberdinen produkzioa: Esnekiak, Haragiarekin, Arrainaren deribazioak, zerealak eta aurretiaz prestatutako platerrak…
•Elikagaien segurtasunaren kudeaketa. 
•Laborategi analisia
•Prestakuntza anitza eta zabala da eta horrek ahalbidetzen du tituludunek elikagaien sektoreko enpresa mota ezberdinetan lan egitea.


2. Zein zikloko modulu edo edukin azpimarratuko zenuke bere garrantziagatik edo ikaslego lanbide
formakuntzarako?

Ziklo honetako gauzarik garrantzitsuena ez da ikasleak elikagaien industriako eginbeharrak ikasten dituztela, baizik eta eginbeharrak horiek aurrera eramaten dituztela zentroaren elikagaien produkzio geletan eta zentroko laborategian aspektu praktikoetan arreta jarriz. 


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau egitea?


Ziklo hau gomendatuko nuke zientzia edo osasun zientzian eta elikagaien industrian lan egiteko asmoa duten guztiei. Izan ere sekotore hau denbora guztian garatzen eta aldatzen doa eta beharrezkoa da pertsonak kualifikatuak egotea. 


4. Zein enpresetan lan egiten dute ziklo hau egiten dutenek eta zein lan mota eginten dute?


Lan honetan behar diren perfilak honako hauek dira: 

•Kalitatearen Arduraduna elikagaiak esportatzen dituzten edo bezero zorrotzagoak dituzten eta produkzio prozezua, elikagaien segurtasuna, osasuna eta efizientzia hobetu nahi duten enpresetako Kalitatearen Sailean. 
•Elikagaien Laborategi analisien teknikaria.

Irteera profesionalak

-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatean Goi Mailako Teknikaria tituluarekin, Ingeniaritza, Arkitektura eta Zientzia adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.

 

-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.

-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.

-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).

Ikasi duzun heziketa-zikloarekin lotutako gairen batean espezializatzeko ikastaro bat egin dezakezu. Zenbait hilabeteko iraupena izaten dute. "Gehiago jakiteko" atalean, Euskadin eta Espainian ematen diren espezializazio-ikastaroetarako esteka bat daukazu.

Intereseko webguneak

Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.