Bideoak
Lekukotzak
Jon Garcia
(Alumno)
1. Zer da zure ustez, interesgarriena?
Ikasteko baliagarriak izan diren hainbat proiektu, auto elektrikoaren kasua bezala. Modulu desberdinetan aurrera eramaten diren ekintza praktikoak ere interesgarriak dira.
2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?
Sistema eta motorrak, auto-mozio proiektuak eta indar transmisio sistemak eta errodaje trenak.
3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?
Ikasi behar den arren asko ikasten delako. Gainera, arloa gustatzen bazaizu oso eramangarria bihurtzen da.
4. Sektorearen zein motatako enpresetan lan egiten duzu edo egin duzu? Zeintzuk izan dira edo dira zure betebeharrak? Kontaiguzu zure esperientzia.
Gasteizeko auto-mozio tailer batean egiten dut lan: ordezkotzak antolatu, tailerreko lanak egin etab.
1. Zer da zure ustez, interesgarriena?
Egungo gizartearen eskakizunei erantzuna ematen diolako eta gure bizitzetan presente dagoelako. Horregatik da oso erakargarria gazteentzat. Gainera, aldaketa eta etengabeko garapenean dagoen arloa da, eta honek irakatsi beharrekoa ere eguneratua egon behar da.
2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk bereiztuko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?
Elektrizitaterekin eta elektronikarekin zerikusia duen guztia ezagutzea ezinbestekoa da ikasketa hauetan. Adibidez, automobilen diagnostikoa elementu printzipala da esku hartze gehienetan.
3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?
Zeregin profesional anitzak eta aldakorretara zuzenduta dagoelako.
4. Ze motatako enpresetan lan egiten dute ziklo hau ikasi dutenek, eta zein da beraien zeregina?
Postu ugari eta enpresa askotan lan egin dezake ziklo hau egiten duenak, tailer txikiak edo ertainak, kontzesionario handiak eta fabrikanteak gestio lanetan, salmenta edo besteak. Kontutan izan behar da enpresetako erdi-mailan kokatzen diren postuentzako prestatzen duela.
Irteera profesionalak
-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Automozioan Goi Mailako Teknikaria tituluarekin, Ingeniaritza eta Arkitektura adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.
-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.
-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.
-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).
Ikasi duzun heziketa-zikloarekin lotutako gairen batean espezializatzeko ikastaro bat egin dezakezu. Zenbait hilabeteko iraupena izaten dute. "Gehiago jakiteko" atalean, Euskadin eta Espainian ematen diren espezializazio-ikastaroetarako esteka bat daukazu.
Intereseko webguneak
Goi Mailako Lanbide Heziketako tituluduna izanik, UPV/EHU-aren graduko ikasketetan lortzen diren baliozkotzeak
https://gestion-alumnos.ehu.es/pls/entrada/accw3020.htm
Non ikasten da ziklo hau Espainian?
https://www.educacion.gob.es/centros/buscar.do?shortcut=1&codaut=00&codprov=00&ssel_natur=0&comboniv=141&combofam=120112&textofamilia=TRANSPORTE%20Y%20MANTENIMIENTO%20DE%20VEH%cdCULOS&comboens=12211201&textoensenanza=Automoci%f3n
Euskadin profesionaltasun ziurtagirien gaineko informazioa
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/CE_FAMILIAS?LG=C&ML=FORMEN21&MS=Fea
Titulazio hori dutenekin kontratazioak egiten ari diren jakin nahi baduzu, sartu hemen:
https://www.empleate.gob.es/empleo/#/asistente/1
Ziklo hau bukatu duten pertsonen Euskadin laneratzearen gaineko informazioa
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/TP_MENU_PESTANIAS?LG=C&ML=ESTMEN1
 Euskadin irakasten diren  lanbide  heziketa zikloen ikastetxeak
https://ivac-eei.eus//upload/cf/documentos/134/auto3_c.pdf
Heziketa-ziklo hau amaitu ondoren, hainbat lanbide-adarretako espezializazio-ikastaroak egin ditzakezu. Begira ezazu ikastaro bakoitzean sartzeko eskakizunen atalean sartuz.
https://www.todofp.es/que-estudiar/ciclos/curso-especializacion.html
Informazio hau erabilgarria izan zaizu?
Eskerrik asko zure balorazioagatik!