FPBide
Ciclo Medio

Lorezaintzako Eta Loregintzako Teknikaria

ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Bideoak

Lekukotzak

Esperanza Nieto Chamorro Esperanza Nieto Chamorro (Profesora de Formación y Orientación Laboral)

1. Zer da zure ustez, interesgarriena? 

Prestakuntza oso praktikoa duen zikloa da, irtenbide profesionalekin lotura estua duena. Tradizionalki irtenbide oso ona izan du, krisia igarri den arren, lorezaintzak profesionalizazio bidea hasi du eta ondo hezitako gazteak behar dira erronka horri aurre egiteko. 

2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?

Irakasle bezala, uste dut gure eskolan ematen diren irakasgai guztiak, ikasleen lan merkatuaren sartzera zuzenduta daudela. Logikoa den bezala, ikasleek erabilgarritasun handiagoa ikusten diete baratzeen ezarpen edota landareen produkzio moduluei. Baita beste modulu batzuekin ere, printzipioz ez direnak oso erakargarriak; enpresa eta iniziatiba ekintzailea edo prestakuntza eta orientazio laborala, hauek aktibitate laboralean jarduteko balio diete.

3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?

Ziklo hau aholkatuko nuke ez errazagoa delako edo zentroa gertu daukadalako, baizik eta lehenik eta behin nire etorkizunean pentsatuko nuke eta lanean non ikusten naizen. Gustuko badut, nire ingurua edertzea, loreak eta landareak zainduz, eta kontutan badut lan fisikoa egin behar dela makinak erabiliz batzuetan eta bezeroekin harremanetan beste batzuetan… aurrera. 


4. Ze motatako enpresetan lan egiten dute ziklo hau ikasi dutenek, eta zein da beraien zeregina?

Gure ikasleen gehiengoa, lorategi publikoen mantentze lanetan amaitzen dute udaletxe batean edo lorategi txikiak dituzten bezeroak izaten dituzte. Beste zati txiki bat, landareen landatze, produkzio eta lorategietan egiten dute lan. 
 

Irteera profesionalak

-Beste erdi mailako prestakuntza ziklo berri bat egin dezakezu.

-Batxilergoa.

-Goi mailako ziklo batera pasatu, baina adi egon: Autonomia erkidego bakoitzak ezarri ditzake erdi mailako ziklotik goi mailako ziklora pasatzeko kupo eta baremoak. Euskadin, adibidez, sarbide-probarik gabe, goi mailako ziklo bat egin dezakezu, erdi mailako tituludunentzat plazen% 20 gordetzen direlako. Lehentasuna izango duzu hurrengo zikloetara sartzeko, kidetasun-mailaren arabera: 1. Kidetasuna: Basoa eta Natura-Ingurunea Kudeatzea, Paisajismoa eta Landa-Ingurunea. 2. Kidetasuna: Abeltzaintza eta Abere-Osasunari Laguntza. 3. Kidetasuna: Gainerako arloetako goi-mailako zikloak.

2.edo 3.mailako profesionaltasun ziurtagiri bat ere egin dezakezu.

Intereseko webguneak

Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.