FPBide
Ciclo Medio

Mendekotasun-Egoeran Dauden Pertsonei Arreta Egiteko Teknikaria

ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Bideoak

Lekukotzak

íngela ílvarez Sobrino íngela ílvarez Sobrino (Alumno)

1. Zer da zuretzat zikloko interesgarriena?

Ezgaitasun fisikoak eta psikologikoak dituzten pertsonei buruzko jasotzen duzun informazioa, gaitasun sozialak…

Lan eremutik haratago beharrezko informazio baliotsua da gainera, horrek egiten du profesional bat izateaz aparte pertsona moduan hezten ere laguntzen dizutela. 

2. Zein zikloko modulu edo eduki azpimarratuko zenuke bere garrantziagatik edo ikaslego lanbide formakuntzarako.

Praktikan jartzen diren ikasitako kontzeptuak eta batez ere pertsonen beharrak ezagutzen eta horren aurrean lan egiteko beharrezko ikasgaiak: osasun arreta eta pertsonen beharrak eta gaitasun sozialak.


3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau egitea?
 

Langile bezala prestatzeaz aparte, zure eguneroko bizitza aurrera eramateko estrategia eta gaitasun ezberdinez hornitzen zaitu. Nahiz eta bezeroak, kolektibo ezaguna izan estereotipo ugariz beteta daude eta ziklo honek horiek apurtzeko aukera hona da. 

4. Sektoretako zein motatako enpresetan lan egiten ari zara edo lan egin duzu? Zein lan mota egiten ari zara edo egin duzu? .Kontatu zure esperientzia.

Elbarritasun zerebrala duten pertsonekin lan egiten ari naiz eguneko zentro batean eta egiten ditudan lanak honako hauek dira: Jantokiko laguntzailea, txukuntasun lanak egin eta zentroan egiten diren aktibitatean laguntzailea izan. 


 

Irteera profesionalak

- Beste erdi mailako prestakuntza ziklo berri bat egin dezakezu.

-Batxilergoa.

-Goi mailako ziklo batera pasatu, baina adi egon: Autonomia erkidego bakoitzak ezarri ditzake erdi mailako ziklotik goi mailako ziklora pasatzeko kupo eta baremoak. Euskadin, adibidez, sarbide-probarik gabe, goi mailako ziklo bat egin dezakezu, erdi mailako tituludunentzat plazen% 20 gordetzen direlako. Lehentasuna izango duzu hurrengo zikloetara sartzeko, kidetasun-mailaren arabera: 1. Kidetasuna: Gizarteratzea, Animazio Soziokulturala eta Turistikoa, Haur Hezkuntza, Komunikazio-Bitartekotza, Genero-Berdintasuna Sustatzea. 2. Kidetasuna: Ez dago. 3. Kidetasuna: Gainerako arloetako goi-mailako zikloak.

-2.edo 3.mailako profesionaltasun ziurtagiri bat  ere egin dezakezu.

Informazio gehiago

Intereseko webguneak

Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.