FPBide
Ciclo Superior

Ingurumen-Hezkuntzako eta -Kontroleko Goi-Mailako Teknikaria

ZIKLOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Bideoak

Lekukotzak

Fatima Martin Herrero Fatima Martin Herrero (Profesora)

1. Zer da zure ustez, interesgarriena? 

Nire ustez, gai ezberdinen inguruan ( ingurumenaren inguruan, kartografia, ingurumenaren kudeaketa, hezkuntza teknikak, eta abar) ikasleek ikasten dituzten ezagutzen aniztasuna eta proiektu ezberdinetan ezagutza horien aplikazioa izango lirateke. 

2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?

Pertsonalki, ingurumena zaintzearekin kontzientziatuta dauden eta hori beste batzuei (enpresa zein kolektiboei) transmititu nahi dutenentzako gomendatuko nuke. 

3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?

Ikasleen gehiengoek eskola taldeen ingurumenaren hezkuntzan jarduten diren enpresetan (Baserri eskolak bezalakoak) lan egiten dute baina enpresetan ingurumenaren kudeaketan (ISO 14001, ....), Udaletxeetan eta abar lan egiten dutenak ere daude.


 

Hugo Fontanils Perez Yarza Hugo Fontanils Perez Yarza (Alumno)

1. Zer da zure ustez, interesgarriena? 

Laborategian ikasten duzuna naturan gero ikustea. Gu bizi garen ingurugiroa nola funtzionatzen duen ikastea, eta problematika soziopolitikoak eta ingurumenezkoeei buruz eztabaidatzea. Harreman eta ingurumenari buruz ikastea. 

2. Zikloan ikasten diren ikasgaietatik zeintzuk berezituko zenituzke prestakuntza profesionalean duten garrantziarengatik?

Ikasten duzun guztiarengatik, klaseak ematen diren moduarengatik (gai interesgarriak, lan taldeak, aurkezpenak eta kalean egiten den lana). Hiritarra izanik (nire kasua), naturatik gertu bizi diren pertsonekin gauzak ikasteko aukera izatea. 

3. Zergatik gomendatuko zenuke ziklo hau?
    
Udan ordezkapen bat egiten ibili naiz Leioako Unilever Foods enpresan (ur-hondakinaren araztaile prozesuan). ISO 14 001ren eguneratzean lan egin nuen praktika leku bera. 


 

Irteera profesionalak

-Unibertsitate publikoetan gradu bat egin dezakezu. Eskainitako plazak eskatutakoak baino gehiago badira, zure Ingurumen-Hezkuntza eta kontrolean Goi Mailako Teknikari tituluarekin, Zientzien adarreko graduekin izango duzu lehentasuna.Unibertsitatean, aholkua eskatu behar duzu, graduko irakasgaien baliozkotzeen inguruan.

-Unibertsitate pribatu batean ikasi dezakezu baina aholkua eskatu behar duzu, unibertsitate bakoitzak sarbide ezberdinak dituelako. Ikasgaien baliozkotzea egiteko aukera dago ere kasu honetan.

-Beste goi mailako ziklo bat egin dezakezu. Ikasgaiak baliozkotuko dizkizute: Laneko prestakuntza eta orientabidea, Enpresa eta ekimen sortzailea eta beste batzuk, ikasitako zikloaren arabera.

-Ikasten jarraitu ahal duzu hirugarren mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortzeko (Euskadin, Lanbideko web-orrialdea kontsultatu dezakezu, profesionaltasun ziurtagirien informazioa).

Intereseko webguneak

Cookieak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko.